• Gure esku dago

    Orain dela urte batzuk, eduki askeei buruzko eztabaida bizia zen. Garai hartan, garrantzi berezia ematen zitzaion edukiak aske jartzeari. Esango nuke, nahiz eta joera global bat izan, euskaldunok ohartu ginela horren garrantziaz, eta arrakasta nahikoarekin jendeak garrantzia eman ziola. Iritzi soil bat izanik ere, badirudi azkenaldian gaia gure agendatik at utzi dugula apur bat. Ez…

  • Tor eztanda

    NSA eta CIAko langile ohi batek Interneteko segurtasuna auzitan jarri du. NSAren espioitza proiektuak argitara emateak mundu mailako eskandalua eragin du. Snowden kasuak ezer onik ekarri badigu, segurtasuna eta pribatutasuna puri-purian jartzea izan da. Gaia ahoz aho ari da zabaltzen, eta, informazio jario horrek, Interneteko errealitatetik gertuago kokatzen gaitu. Internet botere lehiarako beste eremu bat…

  • Smart izan

    Smart cities terminoak hirien arteko lehiakortasunari lotutako ohikoak diren ezaugarriez gain (ekonomia, kudeaketa, mugikortasuna…), beste batzuk ere barne hartzen ditu (ingurumena, jendartea, bizi-kalitatea…). Teknologiari katalizatzaile rola ere ematen zaio, sor daitezkeen sareen, komunikazio aukeren eta sentsore kontrolen bidez. Askotan, pertsonen parte hartzea, jendearen bizi-kalitatea eta aginte mota ezberdinak aipatzen badira ere, praktikan alboratu egiten dira…