• Reddit ez(ez)aguna

    Webguneen diseinuak berebiziko garrantzia du. Erabiltzen dituen teknologiez gain, egituraketa eta erabiltzaileak bertan duen esperientzia ere oso garrantzitsuak dira. Askoren arabera, azalaren itxurak pertsona bati webgunean jarraitzeko edo uzteko erabakia erabat baldintzatzen dio hiru segundoan. Badira garrantzitsuak diren beste hainbat faktore ere, ezkutuagoak izanagatik ere garrantzia dutenak. Horren adibide garbia izan daiteke Reddit.com webgune ezaguna…

  • Netflixi buruz idatzi nahi nuen

    Netflix.com ikus-entzunezkoen munduan erreferente bilakatu da. Telesailak eta filmak eskaintzen ditu nahieran. Netflix arrakastatsua izaten ari da Kanadan eta AEBetan. Kable eta satelite banaketa ere gainditzeraino iritsi da zenbait tokitan. Erraztasuna, prezioa eta esperientzia izan dira zerbitzuaren arrakastaren arrazoietako batzuk. Orain, Interneteko trafikoaren zati handi bat Netflix bidezkoa da. YouTuberekin batera trafiko gehien mugitzen duten…

  • Euskalifornia

    Teknologia gaietan maiz jartzen gara AEBetara, eta, bereziki ,Kaliforniara begira. Hain da deigarria, askok Euskal Silicon Valley bat izatearekin amesten dute. Baina zein da bertako benetako egoera? Nola eragiten die bertako biztanle eta jendarteari horrek guztiak? Bruce Schneier segurtasun adituak Internet feudal batean bizi garela dio (http://en.collaboratory.de/w/Power_in_the_Age_of_the_Feudal_Internet). Internetenen izaeragatik, orain arte, boterea ez dutenei boterea…

  • Interneteko egitasmoen erakusleiho

    Interneten inguruko Europako bilkura garrantzitsuena egin da aste honetan Dublinen. Web Summit izeneko bilkuran, Interneten eta teknologia berrien inguruan lanean diharduten 10.000 bat lagun elkartu dira. Munduko 10.000 burmuin adimentsuenetakoak, bilkuraren leloan irakur zitekeenez. Munduko hainbat egitasmok euren lanak aurkeztu dituzte. Hainbat hitzaldi ere izan dira, bost gune nagusitan banatuta: areto nagusia, marketing digital gunea,…

  • Kontrol soziala eta betiko demokratak

    Anonymous sareko talde batek CESICAT fundazioak («CNI katalana» bezala izendatzen dutena) izan daitezken 38 dokumentu filtratu ditu. Informe horietan, Twitter zerbitzuaren bitartez sare sozialaren erabiltzaileei eginiko jarraipenak ageri dira. Jarraitutako erabiltzaileen artean, mugimendu sozial eta antikapitalistekin lotutako politiko, kazetari eta aktibistak aurkitzen dira. CESICAT (Informazioaren Segurtasuneko Kataluniako Zentroa) Generalitatearen menpe dagoen fundazioa da. Hain zuzen…

  • Ilusioa ardatz

    Dublingo WebSummit Europako teknologia ekitaldi garrantzitsuena omen den honetan nago astebukaeran. Bertan, Blog on Brands euskal kooperatiba txiki batek egindako zerbitzua erakusleiho bat izateko hautatua izan da. Gure kooperatibarekin harreman paregabea duenez, berarekin joan gara. Ekitaldian 4-5 gune, jateko leku erraldoi bat, erakusleihoentzako bi gela handi… Azpiegitura itzela eta antolakuntza ere izugarria, wifia gaizki ibili…

  • Nodo50ri erasoa

    Nodo50 zerbitzu telematikoan zeuden zenbait webgunek ziber eraso bat jasan duten azken 11 egunetan. Erasoak urriaren 12an hasi ziren. Helburua, sare horretako zenbait webgune, horien artean: Kaos en la Red, Diagonal, Infolibre, La directa eta Periodismo Humano. Alde teknikotik erasoa DDOS Distributed Denial of Service motakoa da. Erasoa hainbat puntutatik burutzen da, sistemak informazio paketeak…

  • Hedabideak gertu!

    Komunikazioan iraultzaz hitz egiten dugu maiz, baina oso gutxitan hurbiltzen dira horiek fenomeno erreal izatera. Pasa den astean, aldiz, komunikazioan gertatu diren aldaketak garbi ikusi ditugu gurean ere.Alde batetik, behin eta berriz hitz egin izan dugun Interneteko sare sozialen indarra asko nabaritu da. Aste guztian #libre, #AskeGunea eta #FreeGoñi traolak nagusi izan dira gure inguruetan…