• Telegramaren itzulera

    WhatsAppek eragin handia izan du komunikazioaren arauetan. Batzuetan telefonoa, SMSa edota Facebook bidezko komunikazioak ordezkatzeraino. Komunikazio mota horren arrakasta argia da, baina baditu aurkariak eta alternatibak; azkena, Telegram. Segurtasuna izan da beti WhatsAppen kritika nagusietako bat. Komunikazioaren sekretua behin baino gehiago jarri izan da kolokan tresnak izandako arazoen ondorioz. Azken bertsioetan arlo hau hobetu badute…

  • Twitter bot sareak

    Twitter bisitak erakartzeko tresna garrantzitsua bilakatu da. Aurretik bilatzaileekin gertatu bezala, orain Interneteko sare sozial horietan zure mezua asko zabaltzeak hobe kokatzen du zure webgunea, eta, beraz, errazago aurki daiteke. Hori lortu ahal izateko, hedabide handi batzuek hainbat estrategia baliatzen dituzte, eta ez guztiak zintzoak. Pasa den astean, sarean Adegiren proposamenak izandako erreakzioak bilatzen zerbait…

  • Nire lagunaren erlojua

    Nire ingurukoek askotan esan didate hanketako nire mugimendua baliatzeko dinamo bat jarriko didatela. Txantxa iruditu arren, sortzen dugun energiaren parte bat berrerabiltzea ez da txorakeria bat. Lagun batek zuen Sobietar Batasunean egindako erloju bati izugarrizko inbidia izan diot beti. Erlojua ez zen bereziegia; egia esan, analogikoa zen, eta garai horretan digitalak ziren nagusi. Ez nolanahikoak,…

  • Janzteko gailuak

    Janzteko teknologiak aurrera egingo duen urtea izango da aurtengoa, baina, ziurrenik, gailu horiek oraindik asko aldatu beharko dute erabilgarri izateko. Googleren betaurrekoen aurkezpenak dena azkartu du, eta ondotik etorri diren beste batzuek jarraitu diote bideari. Arropan edo gure soinean eraman ditzakegun konektaturiko ordenagailu txikien afera ez da berria, baina orain errealitate bihur daiteke. Esperimentatzeko aukera…

  • Txin txin

    Ekonomia eta teknologiak harreman handia dutela jakina da; hurrengo urtean berrikuntza teknologikoek bultzatuta arlo horretan izango diren aldaketak handiak izango dira, baina ez dira teknikoak soilik izango, nahiz eta horiek deigarriak izan. Ordainketa sistemetatik hasita NFC teknologiak, QR kode bidezko ordainketak, gailu mugikorrak datafono bihurtzen duten gehigarriak… Asko dira esperimentatzen ari diren bideak. Denek moneta…

  • Hankak lurrean

    Amazonek droneak erabiliko ditu bere bidalketak egiteko. Hori da, behintzat, enpresak berak esandakoa eta munduko milaka hedabideek zabaldutakoa. Horren atzean dagoena: marketin kanpaina itzel bat besterik ez. Ondo atera zaio jokaldia Amazoni; drone batzuk martxan jarri, eta bideo batek haren markaren hedapena handitu du. Zaila da, baina, esaten duten hori egitea; oraingoz, ezinezkoa. Legedi aldetik,…

  • ,

    Sants-etik

    Garai interesgarriak bizi ditu Kataluniak. Azaroaren 9rako galdeketa data ezarri ostean, gauza asko aldatzen hasi dira, beste batzuk azkartzen eta baita egoera berriak ere sortzen. Komunikazio eta teknologia proiektu askori ere horrela gertatzen ari zaie. Aste honetan bertan Bartzelonako Sants auzoan egoteko aukera izan dut. Bertan La Burxa eta La Directa ezagutu ditut. Lehena, auzoko…

  • Twitterren eguneraketak

    Twitterreko sakelako aplikazioak eguneratu dira, baina ez da enpresa horretan eguneratzen ari den gauza bakarra: aplikazioen azken bertsioetan aldaketa garrantzitsuak egin ditu. Notifikazio sistema hobetu du, denbora lerroko diseinua hobetu du, bilaketa sisteman hainbat filtro ezartzeko aukera gehitu du, eta mezu zuzenetan irudiak txertatzeko aukera ere badago orain. Azken aldaketa horrekin, WhatsApp moduko aplikazioekin lehiatu…

  • Gaitasun kontua

    Albiste ona dirudi PISA txostenak Euskal Herriko ikasleei eginiko azterketaren emaitzak. Gertuko panorama beldurgarriarekin alderatuz gero, pozgarria ere izan daiteke. Hainbeste eraso jasaten dituen D ereduak ingurukoenak baino maila hobea ematen duela behintzat esateko. Laudorioak hor bukatzen dira, asko baitago egiteko. Lehenik eta behin, OCDE erakunde ekonomiko honen rola ezabatzea. Zein da hezkuntzarekin lotura zuzenik…

  • Ekuadorea

    Software librearen aldeko hitzak egin dituzten estatu eta botere publikoak asko dira, baina errealitatean aldaketa sakonak egin dituztenak, gutxi. Horietako beste bat izan zitekeen Ekuadorko Gobernua ere, baina ez da horrela izaten ari. Ekuadorko Gobernua erabaki sendoak ematen ari da sofware librea jendartean txertatzeko. Rafael Correa presidenteak 2007an software librea erabiltzeko mezu tinkoa zabaldu zuenetik…