• Konpetentzia digitalak lantzen

    Don Bosco eta Talaioseko kideok 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako eta konpetentzia digitalak lantzeko 5 tailer prestatu ditugu. Pertsona helburua horiek izanik, heldu guztientzat ere zabalik dago.

  • , ,

    Komunikazio banatura bidean

    «Gauez beren adimeneko errekamara txundigarrietan amesten dutenak egunez esnatzen dira dena harropuzkeria zela konturatzeko, baina esnaturik amesten dutenak arriskutsuak dira, beren ametsak posible izan daitezen, begiak erne gauzatzen baitituzte» TE Lawrence TALAIOS kooperatiba sortu genuenetik, komunikazio estrategia modu banatuan garatzea izan da gure helburua, eta ekimen askotan lortu dugu horrela izatea, beste batzuetan ez. Argi…

  • ,

    Zer ospatu, hori izan

    2017an plazaratu genuen aurrenekoz gure egutegi propioa, Talaios kooperatibako langileon irizpideen arabera proposatu eta onartua: Aurten ere egutegia egiterako garaian argi genuen jai batzuk ordezkatu nahi genituela, baina, aldi berean, ezin genuela egin bizi garen jendartetik guztiz deskonektaturik dagoen egutegi bat. Egutegiak gure jardun kolektiboari zentzua emateko balio behar du, baina langileon egunerokoa eta ingurukoena…

  • mycroft aurkezpena
    , , ,

    Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna

    Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai izango den bozgorailu adimendun bat garatuko dugu Elhuyarrek, Skurak eta Talaiosek. Horretarako, Mycroft AI software libreko gailua egokituko dugu, Elhuyarren bi sistema hobetuz eta integratuz: hizketaren ezagutza eta sintesia, biak ala biak adimen artifizialean eta Deep Learning deritzon teknologian oinarrituta garatuak. Euskara eremu digitalean sendo egon dadin, beharrezkoak dira…

  • ,

    8 urte Talaios sortu genuela

    8 urte Talaios (aka TAOS*) #kooperatiba sortu genuela gure lana eta beharrak kolektiboan lantzeko, beste proiektuen #bidelagun izateko.Bizitzak eta lurraldeak bizigarri egiteko asmoz, lorpen garrantzitsuena, bidean sortutako harreman #sarea da.Mila esker denoi! #ESE Jarraitu gaitzazu: Mastodon.eus Twitter facebook Telegram Kanala Instagram

  • ,

    TALAIOS KOOPERATIBAn osasun-krisiari aurre egiteko prest gaude

    Bizitza, zaintza eta osasuna erdigunean jarrita, eta lan-taldean kolektiboki horrela erabakita, gure lana eta ekimenak egokituko ditugu SARS-Cov-2 birusaren zabalpenari aurre egiteko. TALAIOS KOOPERATIBAko langileok etxetik egingo dugu lan Covid-19ren osasun-krisiak irauten duen bitartean, eta horretarako datozen asteetan gure eguneroko jarduna moldatuko dugu. Asmo horrekin, lehenagotik ere etxetik lan egiteko dauzkagun tresnak eta lan-ohiturak zabalduko…

  • Atopia RPG liburuaren aurresalmenta

    Zabaldu dugu AtopiaRPG liburuaren aurresalmenta. @Durangokoazokaren aurretik erosiz gero, prezio berean, 33€tan Bildumazale Edizioa eta opari bat jasoko duzu Durangon. (2019ko abenduan itxi da aurresalmenta) Sartu https://atopia.eus-en  eta jarraitu instrukzioneak.

  • Talaios Kooperatibak 7 urte

    «Ospatzen ez dena ez da existitzen», horregatik, lan aste trinkoaren amaieran, deskantsatu eta Talaiosen 7 urteak ospatzeko tartea hartu dugu. Baina ospakizunean erasotuak izaten ari diren #Catalunya eta #Kurdistan gogoan izan ditugu. Errepublika kooperatiboak defendatuko ditugu, beti! Urteurrenean ere Elkartasuna! OparotasunaDenontzat!

  • WordPress garatzaile bat behar dugu!

    Bidali zure kurrikuluma eta lan egin GUrekin! Lanpostua: WordPress garatzailea, garapen aurreratuko lan-taldean Beharrezko ezagutza teknikoak: PHP, Composer, WordPress, MySQL, AJAX, CSS frameworkak (Foundation, Bootstrap…), JavaScript, git Ezagutza tekniko gehigarriak: Laravel, Symfony, JavaScript frameworkak: Vue/React/…, Ionic/Cordova, Node.JS, Docker, OpenStack, GitLab CI/CD Ekonomia sozial eraldatzailea eta teknologia askeetan interesa duten pertsonak ezagutu nahi ditugu, ingurune kooperatiboan…

  • [Libro en PDF] La apropiación socioeconómica de la tecnología: una vía hacia la soberanía tecnológica

    Al igual que brotan flores entre el estiércol, en mitad de la crisis ecológica, económica, social y cultural, surgen personas que quieren enfrentarse al paradigma de la soberanía desde la tecnología. Nosotras somos de esas. Frente al uso irracional de los recursos naturales y tecnológicos, y frente al consumo desenfrenado e insostenible, nos posicionamos en…