• Hedabideak gertu!

    Komunikazioan iraultzaz hitz egiten dugu maiz, baina oso gutxitan hurbiltzen dira horiek fenomeno erreal izatera. Pasa den astean, aldiz, komunikazioan gertatu diren aldaketak garbi ikusi ditugu gurean ere.Alde batetik, behin eta berriz hitz egin izan dugun Interneteko sare sozialen indarra asko nabaritu da. Aste guztian #libre, #AskeGunea eta #FreeGoƱi traolak nagusi izan dira gure inguruetan…

  • Konpromisoa airera

    Lerro hauek idazten ditudanean bere lan politikoagatik atxilotu nahi dituzten zortzi gazteak jendez inguraturik daude Donostiako Bulebarrean. Aske Gunea deitu dioten gunean, konpromisoaren piramidean eskalatzen ari den mugimendua sortzen ari da. Beste mugimendu batzuek izandako jarraipen komunikatiborik gabe, Interneteko sare sozialek maiz atxikimendurako joeratik haratago joatea posible dela erakusten ari dira bertan. Hedabide nagusien jarraipena…

  • Harresiak elkartzen

    Erresistentzia betean ari dira Bulebarrean bildutako gazteak lerro hauek idazten ari naizen bitartean. Oihuak, besarkadak, txaloak… Gauean Ertzaintzaren bi atxilotze saiakera gainditu dituzte. Aske Gunean antolatu den herri harresia indartsu ari da lanean. Bertatik bertara egonda bakarrik senti daiteke Bulebarrean bizitzen den indarra eta elkartasuna. Baina bertaratu gabe ere Aske Gunean bizitzen ari direna, hein…