• Mugarik gabeko liburuak

    Atzo, Liburuaren Nazioarteko Eguna, Katalunian Sant Jordi, sarean nabaritu zen. Liburuak erosi eta oparitzeko eguna bihurtu den honetan, Internetek gomendioak egiteko, aldarrikapenak hedatzeko eta eredu talkak azaleratzeko balio izan zuen. Twitterren, jende askok, #GomendatuLiburuBat traola baliatuz, liburuak gomendatu zizkioten elkarri. Gogoko liburuaren izenburua, gomendio hitz batzuk akaso eta traola erabiliz, asko izan dira liburuak gomendatzeari…