• Smart izan

    Smart cities terminoak hirien arteko lehiakortasunari lotutako ohikoak diren ezaugarriez gain (ekonomia, kudeaketa, mugikortasuna…), beste batzuk ere barne hartzen ditu (ingurumena, jendartea, bizi-kalitatea…). Teknologiari katalizatzaile rola ere ematen zaio, sor daitezkeen sareen, komunikazio aukeren eta sentsore kontrolen bidez. Askotan, pertsonen parte hartzea, jendearen bizi-kalitatea eta aginte mota ezberdinak aipatzen badira ere, praktikan alboratu egiten dira…