• Tor eztanda

    NSA eta CIAko langile ohi batek Interneteko segurtasuna auzitan jarri du. NSAren espioitza proiektuak argitara emateak mundu mailako eskandalua eragin du. Snowden kasuak ezer onik ekarri badigu, segurtasuna eta pribatutasuna puri-purian jartzea izan da. Gaia ahoz aho ari da zabaltzen, eta, informazio jario horrek, Interneteko errealitatetik gertuago kokatzen gaitu. Internet botere lehiarako beste eremu bat…

  • PRISMatikotik

    Interneten pribatutasunaren kezka dugunok orain argitu den PRISM bezalako proiektuak era batera edo bestera ezagutzen genituen. Edward Snowden zabaldutako informazioek argi utzi dute informazio hauek benetakoak direla eta ez direla konspiranoia ez alarmismoa ere, estatu totalitario ezkutu baten arma berriak baizik. Ez dakienarentzat, PRISM AEBen espioitza tresna bat da. Tresna horren bidez, Interneteko zerbitzu ohikoenetatik…

  • «PRISMa» poliedrikoa

    PRISM espioitza zerbitzuari buruzko albisteek mundua zeharkatu dute asteotan eta ez da gutxiagorako. Probak falta genituen, baina Edward Snowdenek argitara emandako informazioei esker Interneteko zerbitzu garrantzitsuen bidez ere espioitza egiteko balio duen tresna ezagutu dugu. Edward Snowden CIArentzat eta AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalarentzako lan egiten zuen gazte bat da. Soldata aparta, familia eta bizimodu ona…

  • Hollyweb

    HTML5-i buruz asko hitz egiten bada ere, oraindik ez dago amaituta. Orain arte web orriak egiteko erabili izan den espezifikazioak bide luzea du oraindik egiteko. Nabigatzaile berrienek jada inplementatua dute unean uneko HTML5 espezifikazioa, eta, horren ondorioz, gauza gehienak jada erabil daitezke. Azken eztabaida, aldiz, kopiaren kontrako DRM (Digital Rights Management) edo Eskubide Digitalen Kudeaketa…