• ‘Traducir del rumano’

    Duela gutxi Twitterrek mezuak itzultzeko aukera jarri zuen bere aplikazio mugikorrean. Nire Android mugikorra gazteleraz dudanez, Twitterren aplikazioak euskara mezuak errumaniera, daniera, alemaniera… eta beste hainbat hizkuntzekin nahasten ditu itzulpena eskainiz, gaztelerara noski. Horrelako gauza txikiek erakusten dute zein garrantzitsua den euskaraz hizkuntza teknologiak garatzea, baina baita ere horien erabilera hedatzea. Teknologia izatea garrantzitsua bada,…

  • Sakelakotatik tiraka

    Noizean behin webguneko estatistikei begirada bat botatzeko ohitura dut. Gaurkoan sakelakoekin lotutako bisitak zelatatzeko izan da. Datuen arabera, nire webguneko bisitarien %20 inguru sakelakotik sartzen da webgunera. Datu horretan sakontzen hasi eta sakelako horien sistema eragilea eta gailuak zein diren begiratzea erabaki dut. Gailuen aldetik, lehen postuan iPhonea aurkitu dut garaile absolutu moduan. Gero beste…

  • Twitter ekosistema

    Twitter da momentuan denbora errealean gertatzen ari dena jakiteko tresnarik garrantzitsuenetako bat. Horregatik, haren inguruan sortzen den edukia iragazteko, bistaratzeko, kudeatzeko eta abar, milaka zerbitzu sortu dira. Eduki horretan guztian, bilaketak egiteko beharra sortzen da lehenik. Twitterrek eskaintzen duen bilatzaileaz gain, badira beste hainbat ezaugarri gehituta horixe eskaintzen duten tresnak ere: Topsy.com, esaterako. Hainbat iragazki…

  • Twitter bot sareak

    Twitter bisitak erakartzeko tresna garrantzitsua bilakatu da. Aurretik bilatzaileekin gertatu bezala, orain Interneteko sare sozial horietan zure mezua asko zabaltzeak hobe kokatzen du zure webgunea, eta, beraz, errazago aurki daiteke. Hori lortu ahal izateko, hedabide handi batzuek hainbat estrategia baliatzen dituzte, eta ez guztiak zintzoak. Pasa den astean, sarean Adegiren proposamenak izandako erreakzioak bilatzen zerbait…

  • Twitterren eguneraketak

    Twitterreko sakelako aplikazioak eguneratu dira, baina ez da enpresa horretan eguneratzen ari den gauza bakarra: aplikazioen azken bertsioetan aldaketa garrantzitsuak egin ditu. Notifikazio sistema hobetu du, denbora lerroko diseinua hobetu du, bilaketa sisteman hainbat filtro ezartzeko aukera gehitu du, eta mezu zuzenetan irudiak txertatzeko aukera ere badago orain. Azken aldaketa horrekin, WhatsApp moduko aplikazioekin lehiatu…

  • Kontrol soziala eta betiko demokratak

    Anonymous sareko talde batek CESICAT fundazioak («CNI katalana» bezala izendatzen dutena) izan daitezken 38 dokumentu filtratu ditu. Informe horietan, Twitter zerbitzuaren bitartez sare sozialaren erabiltzaileei eginiko jarraipenak ageri dira. Jarraitutako erabiltzaileen artean, mugimendu sozial eta antikapitalistekin lotutako politiko, kazetari eta aktibistak aurkitzen dira. CESICAT (Informazioaren Segurtasuneko Kataluniako Zentroa) Generalitatearen menpe dagoen fundazioa da. Hain zuzen…

  • Twitter burtsara

    Edozein enpresa burtsara ateratzeak ziklo baten amaiera eta beste baten hasiera adierazi ohi du. Batzuetan diru beharra, beste batzuetan gauza berriak egiteko gogoa, askotan inbertsiogileek dirua jasotzeko era… Horrela izan dira teknologiari atxikitako azken enpresen irteera. Aurretik asko etorri ziren, azken garrantzitsua Facebook. Orain, Twitterren ordua iritsi dela dirudi. Twitter, orain arte, negozio eredu argirik…

  • Konpromisoa airera

    Lerro hauek idazten ditudanean bere lan politikoagatik atxilotu nahi dituzten zortzi gazteak jendez inguraturik daude Donostiako Bulebarrean. Aske Gunea deitu dioten gunean, konpromisoaren piramidean eskalatzen ari den mugimendua sortzen ari da. Beste mugimendu batzuek izandako jarraipen komunikatiborik gabe, Interneteko sare sozialek maiz atxikimendurako joeratik haratago joatea posible dela erakusten ari dira bertan. Hedabide nagusien jarraipena…

  • Harresiak elkartzen

    Erresistentzia betean ari dira Bulebarrean bildutako gazteak lerro hauek idazten ari naizen bitartean. Oihuak, besarkadak, txaloak… Gauean Ertzaintzaren bi atxilotze saiakera gainditu dituzte. Aske Gunean antolatu den herri harresia indartsu ari da lanean. Bertatik bertara egonda bakarrik senti daiteke Bulebarrean bizitzen den indarra eta elkartasuna. Baina bertaratu gabe ere Aske Gunean bizitzen ari direna, hein…

  • Guda hotsak sarean

    New York Times, Wall Street Journal eta Twitter erasotuak izan dira azken aste hauetan. Ustezko erasoak Txinatik omen zetozen, eta berriro ere ustez erasotzaileak ezagutza maila altukoak ziren egindako erasoek erakusten duten moduan. Twitterreko kasuak, adibidez, erabiltzaileen pasahitzak (zifratuak badira ere) lortzeko aukera eman zien erabiltzaileei. Horren ondorioz, zerbitzuak erabiltzaile batzuk behintzat pasahitzak aldatzera behartu…