• Hedabideak gertu!

    Komunikazioan iraultzaz hitz egiten dugu maiz, baina oso gutxitan hurbiltzen dira horiek fenomeno erreal izatera. Pasa den astean, aldiz, komunikazioan gertatu diren aldaketak garbi ikusi ditugu gurean ere.Alde batetik, behin eta berriz hitz egin izan dugun Interneteko sare sozialen indarra asko nabaritu da. Aste guztian #libre, #AskeGunea eta #FreeGoƱi traolak nagusi izan dira gure inguruetan…