+34 943 013 297
kontaktua@talaios.coop
Gitlab
Facebook
Twitter
Instagram
RSS
  • Zerbitzuak
  • Lanak
  • Bloga
  • Nor gara
  • Kontaktua

Ziklo berria

2013-01-15Gorka JulioKolaborazioak
kondratieff eta hanpatze zikloak

Beste ziklo garrantzitsu batzuk Kondratiev eta Hanpatze zikloak (Wikipedia)

[dropcap]I[/dropcap]nternet, beste arlo batzuk bezala, botere esparruak lortzeko leku bilakatzen ari da. Urte askotan askatasun eremu bakarrenetakoa izan denak gero eta zailagoa du kontrol horietatik ihes egitea. Hala ere, besteekin konparatuz, hasieratik posible egiten zuten protokoloak, hau da arauez osatutako gunea izaki, askatasuna ezagutzeko aukera eman digu, eta horri kontra egitea zaila izango da.
Kontrolatzeko saioak etengabeak dira, eta gaur egun, esparru txikienetik handienera ikusten dira. Esango nuke ziklikoak ere badirela: askatasun irekiera berri baten ondoren, kontrol ahalegin bat dator. Blogek adibidez agenda banatu baten aukera ireki zuten, eta Interneteko sare sozialek, berriz, berriro ere agenda publikoaren informazio bitartekariei posizionatzeko aukera eman die.

Gailu mugikorren esparruan ere aldaketa garrantzitsuak izan dira. Biltegi batean dauden aplikazioak aukeratzea izaten da ohikoena, Android, iOS eta halako sistema eragile berrietan. Instala daitezkeen aplikazio baimenduen gune bakarra bilakatzen dira biltegi horiek, eta bertan ez daudenak instalatzen ezinezko edo oso zailak bihurtu.

Mota horretakoak dira kontrola eskuratzeko era berriak. Erabilera erraztasuna aitzakiatzat hartuta, beharrezkoak izango ez liratekeen monopolioak sortzen dira. Beharbada, tresna horietatik kanpo ere aplikazioak eskuratu eta instalatzea lor dezakezu, baina, betiere, zailagoa izango da.

Hala ere, badirudi hau aldatzen ari dela, eta gailu mugikorren adibidea hartzen badugu, hor nabarituko dugu argien. Firefox OS eta gailu mugikorrentzako Ubuntu sistema eragile berriek irekitasun apur bat gehiago ekar dezakete. Aplikazioak sortzeko erabiltzen dituzten teknologiak behintzat estandarragoak dira (HTML5, CSS3 eta Javascript batez ere). Horien arrakasta ikusteko dago, baina argi dago eztabaida piztuko dutela.

Gailu mugikorren alorrean eta teknologia berdinekin oraindik eremu libreenetako bat web-a bera da. Responsive diseinu ereduari esker webgune bera hainbat gailutara egokitzeko aukera dago. Benetan gailu mota gehienentzat estandarra eta inongo bitartekaritzarik gabeko eredu bakarra oraingoz.

Ziklo berri baten atarian gaudela uste dut. Batzuek blogak hiltzat eman zituzten, baina badirudi horiek zutik ziklo berriaren sarrera erakusteko gelditu zirela.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]

Erlazionatutako bidalketak:

[related_posts limit=”4″ image=”100″]
Tags: askatasuna, berria, blogak, css, firefox os, html5, irlen sarea, javascript, mugikortasuna, responsive, sarea, ubuntu

7 comments. Leave new

Talaios Kooperatiba
2013-01-15 11:20

Talaios Kooperatiba liked this on Facebook.

Reply
julen
2013-01-15 11:24

@TalaiosKoop komentarioa nahi nuen utzi eta… blogean ez daukazue iruzkinik egiteko modurik? 🙁

Reply
teketen
2013-01-15 11:25

@julen @TalaiosKoop Bai zea, minutu bat.

Reply
teketen
2013-01-15 11:29

@julen @TalaiosKoop Gaituta daude, ez duzu aukera ikusten?

Reply
julen
2013-01-15 11:31

@teketen @TalaiosKoop oh, oraintxe, AdBlock-ek blokeatuta zeukan!

Reply
twitter_julen
2013-01-15 11:55

Esparru mugikorrak ingelesez esaten den “walled garden“ak dira erabat. Androidek ireki izateko etiketa bazeukan ere, ez da salbuespena gaur gaurkoz. Beste adibide bat ipintzearren eta garatzaile postutik, Twitter ere hesituta dago bere APIan ezartzen dituen murrizketak direla tarteko.

Internet eta gailu mugikorren etorkizuna librea eta itxiturarik gabe denon sarbidea bermatuko duena izango bada, webaren berezko ezaugarri eta teknologietatik etorriko da. Gaur egun dauzkagun baliabideak eta tresnak kontuan hartuta, etorkizun bateko plataforma-aniztasuna (erabiltzaile nahiz garatzaile ikuspegitik) webak bakarrik ekar lezake.

Alde horretatik gertutik jarraitu behar dira Firefox OS, Ubuntu eta azken batean web teknologiak lehen mailako hiritar gisa tratatzen dituzten ekosistemak. Hauen artean ere dena ez da gozo eta arrakastarik egongo bada garatzaileei API komun eta bateratuak eskaintzea ezinbestekoa da, oinarrizko kode berarekin hainbat plataforma izan daitezen helburu.

Reply
Gorka Julio
2013-01-15 12:14

Hori da gure apostua. Bitartean egia da Android eta iOS ekosistemak hor daudela. Zuk esan bezala nahiz eta batzuk besteak baino irekiagoak izan azkenean aplikazioen kontrola ziurtatzen dutenak. Beti gelditu izan da erabiltzailearen esku zer instalatu edo ez, orain hori ere zaildu egin nahi dute.

Garatzaileentzako teknologia estandarren erabilerarekin ezin adosago egon. API bakar bat edo konpatibilitatea ziurtatuko duten tresnak beharrezkoak dira. Ea Firefox Os edo Ubuntu berriak aukera horiek irekitzen dituzten eta aldi berean besteak ere mugiaraztea lortzen duten.

Reply

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Tweets by TalaiosKoop

Recent Posts

  • Zer ospatu, hori izan 2021-01-01
  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna 2020-11-26
  • 8 urte Talaios sortu genuela 2020-10-17
  • Nextcloud Hub 20 2020-10-05
January 2013
M T W T F S S
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  
« Dec   Feb »

Categories

  • Coding (1)
  • Kolaborazioak (111)
  • Lan eskaintza (1)
  • Maremagnum (3)
  • Nextcloud (2)
  • Orokorra (25)
  • Sistema eragileak (1)
  • Talaios (16)
  • Web Design (1)
  • WordPress (1)

Bilatu Talaios-en

Gure proiektuak

  • Tanit.eus Talaiosen garapenak
  • Teketen.com
  • Etzi portu maritimoa
  • nextcloud.Meta.eus Nextcloud inplantazioak
Talaios Koop. --- 2020 --- cc-by-sa