+34 688 86 48 58
kontaktua@talaios.coop
Gitlab
Facebook
Twitter
Instagram
RSS
  • Zerbitzuak
  • Lanak
  • Bloga
  • Nor gara
  • Kontaktua

Ezin zaitut ahaztu

2013-07-03KolaborazioakGorka Julio
Egilea: | Lizentzia:

Egilea: Balamha | Lizentzia: cc-by-nc-sa

Eta geure burua saretik guztiz ezabatu nahi bagenu? Gure izena bilatzailean sartu eta guri buruz zer dioten begiratzen dugunean ikusten duguna gustatuko ez balitzaigu? Horixe egon da eta dago jokoan orain, eta Europako epaitegietara ere iritsi da ahanzturaren eztabaida.

Gure identitate digitala egunero osatzen dugu eta egunero osatzen digute. Bilaketa sinple batek erakusten digu, zer diogun, baina baita zer dioten ere. Gure zirkulazio isunak, argazkiak, hitzaldiak… denetik aurki dezakegu, eta, beharbada, dena ez da gustukoa.

Hori gertatzen denean, zer egin? Lagun batek horixe galdetu zidan aurreko batean. Gustatzen ez zitzaizkion zenbait gauza aurkitu zituen webgune batean, eta horren inguruan zer egin zezakeen galdetu zidan zehazki. Lehen gauza, berataz idatzi zuen pertsona horrekin harremanetan jartzeko esan nion, baina ez zirudien gauza erraza. Horren ondorioz, zerbitzuari eskari formal bat egitea ere proposatu zion, baina horietako batzuen e-mail soila aurkitzea zaila izaten da. Hala ere, batzuetan bada eduki desatsegin gisa markatzeko aukera, eta kasu horretan intzidentzia bat ireki ohi dute. Hori izan zen hartutako lehen bidea.

Fruiturik emango ote duen ez dakigu. Gero, besteak etor daitezke: ikerketa eta salaketa formalak Ertzaintzan, eta abarrak. Betiere, edukiak iraingarriak edo erasokorrak diren kasuetan.

Horren guztiaren gainean ere aipatutako ahazturaren eskubidea dago. Europako estamentuetan Googleri hein batean arrazoia eman diote, hau da, zenbait datu kentzeari uko egiten dionean arrazoia duela, beraz kasu gehienetan eskubide hori ez da eskubide. Hori bai, legeria bakoitzaren mugen barnean aritu beharko dute, eta legez kanpoko edukiak ezabatu beharko ditu.

Identitate digitala gauza serioa da, baina ez du norberak egiten, hori ikasi beharreko lehen araua da. Bigarrena: guk sortzen ez badugu beste batzuek sor dezaketela, eta, beraz, beharbada hobe guk geuk sortzea sarean guri buruz jakitea nahi duguna jakin dezaten.

Beharbada, hala ere, momentu batean honen guztiaren garrantzia txikiagoa izatera ere irits daiteke. Batez ere, mozkor argazkien sindromeak jota dauden askorentzat lasaigarria izan daitekeen zerbait; gehienok izango ditugu lotsatzeko moduko edukiak sarean; beraz, lasai.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]

Erlazionatutako bidalketak:

[related_posts limit=”4″ image=”100″]
Previous post Balio erantsia Next post Udako ikastaroak – BigBlueButton eta PopCorn

4 comments. Leave new

teketen
2013-07-03 9:13

RT @TalaiosKoop: Ezin zaitut ahaztu: Eta geure burua saretik guztiz ezabatu nahi bagenu? http://t.co/73M1el7iGW

ArkaitzSagasti
2013-07-03 9:19

RT @TalaiosKoop: Ezin zaitut ahaztu: Eta geure burua saretik guztiz ezabatu nahi bagenu? http://t.co/73M1el7iGW

kimo
2013-07-03 9:31

Hori lortutakoan, weborritik aipamen edo testu zehatz hori ezabatutakoan, oraindik=ere Google emaitzetatik kendu behar izaten da. Nahiko kostatzen baitzaio weborriaren bertsio berria indexatzea, eta oraindik katxean daukan bertsioa erakusten duelako.

Niri gertatu zait, nire izena bilatuta Googlen, agertzen diren emaitzak zaharkituak egotea, nik neuk aldez aurretik “garbitu”takoak.

Google erabiltzaileok honako herramienta hau daukagu horretarako:
https://www.google.com/webmasters/tools/removals?hl=es&rlf=all&pli=1

Googleri esan zein URL daukan zaharkituta, zein termino ez den agertzen jadanik, eta berriz indexatzen du. Norebere erreputazio digitala kontrolatzeko beste gailu bat.

Gorka Julio
2013-07-03 10:48

Horrelako tresnez ari nintzen testuan. Kasu interesgarria zurea.

Tweets by TalaiosKoop

Azken bidalketak

  • WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu 2022-02-15
  • Zer ospatu, hori izan 2021-01-01
  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna 2020-11-26
  • 8 urte Talaios sortu genuela 2020-10-17
2013(e)ko uztaila
A A A A O I I
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  
« Eka   Abu »

Kategoriak

  • Coding (1)
  • Kolaborazioak (111)
  • Lan eskaintza (1)
  • Maremagnum (3)
  • Nextcloud (2)
  • Orokorra (26)
  • Sistema eragileak (1)
  • Talaios (17)
  • Web Design (1)
  • WordPress (1)

Bilatu Talaios-en

Gure proiektuak

  • Tanit.eus Talaiosen garapenak
  • Teketen.com
  • Etzi portu maritimoa
  • koop.Meta.eus Nextcloud kontuak
  • Masallana Etzi es Masallana
  • wordle.talaios.coop #WordlEUS
  • WORLDLEH.talaios.coop EHko herrien wordle
Talaios Koop. --- 2022 --- cc-by-sa