+34 688 86 48 58
kontaktua@talaios.coop
Gitlab
Facebook
Twitter
Instagram
RSS
  • Zerbitzuak
  • Lanak
  • Bloga
  • Nor gara
  • Kontaktua

Ez da teknologia…

2014-08-07KolaborazioakGorka Julio
1024px-Auklet_flock_Shumagins_1986

Egilea: D. Dibenski | Lizentzia: domeinu publikoa

Aspaldi irakurri nuen Steven Johnsonen Emergence: The Connected Lives of Ants, Brains, Cities and Software liburua, baina azken gertakari askok berriz irakurtzera eraman naute. Liburuan emergentziaren kontzeptua lantzen du inurriak, garunak, hiriak eta softwarea bezalako adibideen bidez. Emergentzia, elementuak bateratuz, sistemaren propietateak elementuen propietateetatik eratorri ezin daitezkeen sistemak sortzeko moduari deritzo.

Liburuan adibide asko daude, baina horien artean lohi-lizun organismoarena dago. Lohi-lizunak, kondizio txarrak (hotza eta hezetasuna) daudenean, organismo zelulabakar independenteen modura jokatzen du, baina, kondizioak hobetzean, agregazio prozesuak abiatzen ditu, eta sistemak osatu. Arraroa badirudi ere, jarrera horretan ez dago bidea markatzen duen goitik beherako elementu jakintsuagorik; behetik gorako prozesuen bidez gertatzen da.

Emergentziak arau sinple batzuei jarraitzen die. Azkena eta garrantzitsuena, beharbada, bizilagunekin harremana izatearen garrantzia. Ondoriozta daiteke ondoan daudenekin elkarrekintzan egoteak kontaktu gehiago sortuko duela elementu ezberdinen artean. Horrek, sistema informazio lokaletatik abiatuz, jarrera global bat izatera bultzatuko du, baldin eta masa kritikoa badago.

Horrela, inurriek koloniak sortzen dituzten bezala, hiriek auzoak sortzen dituzte, adibidez; baina fenomenoak ez du mugarik. Internet eta teknologia batzuen laguntzaz, elkarrekintza horiek errazago egiten ditugu, eta, beraz, komunikazioa edota politika ere horien bidez aztertzen hasi behar dugu.

Azken hauteskundeetako Podemos alderdiaren emaitza edota aste honetako Can Vies zentro soziala hustearen ondorioz sortutako liskarrak emergentzia fenomenoak dira. Elementuak bakarturik aztertuz, ez genuke inoiz fenomeno osoa ulertuko. Hau da, Pablo Iglesiasen figuran bakarrik zentratuz eta gizartean izandako aurrekariek sortutako sareak alboratuz, ezin dugu ulertu; Can Vies beste zentro sozial okupatu bat bezala ikusita eta Sants auzoan hortik abiatutako dinamikek duten garrantziaz jabetu gabe ezer uler daitekeen bezala.

Era horretako fenomenoak aurreikustea zaila bada ere, gertatzen direnean ondo ulertzen da emergentziaren indarra. Horregatik, gizartea gako horietan ere aztertzen saiatzea beharrezkoa dugu, teknologiek hartzen duten paperetik harago.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]
Tags: can vies, emergence, emergentzia, konplexutasuna, pablo iglesias, Steven Johnson
Previous post Labirintoan Next post Sat-eliteak

5 comments. Leave new

TalaiosKoop
2014-08-22 10:06

Ez da teknologia… #irlensarea @teketen bidez http://t.co/s6RCkLgW1N

birasuegi
2014-08-22 10:07

RT @TalaiosKoop: Ez da teknologia… #irlensarea @teketen bidez http://t.co/s6RCkLgW1N

hedoi_etxarte
2014-08-22 10:09

RT @TalaiosKoop: Ez da teknologia… #irlensarea @teketen bidez http://t.co/s6RCkLgW1N

etzipm
2014-08-22 12:51

#Emergentzia prozesuak aztertzen ikasi behar dugu #Etzi RT @TalaiosKoop: Ez da teknologia… #irlensarea http://t.co/FXhkNd287y

birasuegi
2014-08-22 12:52

RT @etzipm: #Emergentzia prozesuak aztertzen ikasi behar dugu #Etzi RT @TalaiosKoop: Ez da teknologia… #irlensarea http://t.co/FXhkNd287y

Tweets by TalaiosKoop

Azken bidalketak

  • WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu 2022-02-15
  • Zer ospatu, hori izan 2021-01-01
  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna 2020-11-26
  • 8 urte Talaios sortu genuela 2020-10-17
2014(e)ko abuztua
A A A A O I I
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Uzt   Ots »

Kategoriak

  • Coding (1)
  • Kolaborazioak (111)
  • Lan eskaintza (1)
  • Maremagnum (3)
  • Nextcloud (2)
  • Orokorra (26)
  • Sistema eragileak (1)
  • Talaios (17)
  • Web Design (1)
  • WordPress (1)

Bilatu Talaios-en

Gure proiektuak

  • Tanit.eus Talaiosen garapenak
  • Teketen.com
  • Etzi portu maritimoa
  • koop.Meta.eus Nextcloud kontuak
  • Masallana Etzi es Masallana
  • wordle.talaios.coop #WordlEUS
  • WORLDLEH.talaios.coop EHko herrien wordle
Talaios Koop. --- 2022 --- cc-by-sa