+34 688 86 48 58
kontaktua@talaios.coop
Gitlab
Facebook
Twitter
Instagram
RSS
  • Zerbitzuak
  • Lanak
  • Bloga
  • Nor gara
  • Kontaktua

Ez ukatu, sustatu

2014-08-07KolaborazioakGorka Julio

codecombat

Gizakiok hizkuntzarekin, entzun bai, baina hitz egiten ere ikasten dugu. Horrekin batera irakurtzera bezala, idaztera ere ikasten dugu. Aro digitalean aldiz, gure bizitzako arlo asko gidatzen dituzten ordenagailu eta teknologiak erabiltzen bakarrik ikasten dugu, programatzen ere ikasi beharrean.

Informatikaren hastapenetan, informatika erabiltzea programatzea zen ia ia. Orain aldiz, erabiltzen ditugun programak gero eta erabilerrazagoak direnez, gero eta zailagoa da erabilera hori eta programaren benetako logika ezagutzea. Kasu askotan, programak zehazki zer egiten duen ez dakigu, erabiltzen badugu ere, ez dakigu benetan ondo erabiltzen ari garen ere. Horrela, programak edota programa hori garatu dutenek gu erabiltzea lortzen dute. Gure beharretara egokitu beharrean, guk haien beharretara egokitzen gara. Programak aldiz, gizakiok sortzen ditugu eta beraz ez dira zerbait aldaezina, baina, horretarako, programatzen ikastea beharrezkoa da. Beharbada denok ez dugu programatu behar, baina bai beste gauza askotan bezala, ezagutza minimo batzuk izatea komenigarria da.

Programatzen ikasteko inoiz baino aukera handiagoak daude sarean, ohikoetatik hasi eta berritzaileenetara. Sarean ikastaro asko dago adibidez, hemen horietako hamar. Horiez gain, milaka eduki dago sarean, batzuk ikus-entzunezkoak. Baina benetan ikasteko gogoa duenak, webari dagokionez behintzat, webmaker.org gunean aurkituko du behar duen guztia, tresnak atalean. Horretaz gain, codeacademy.org bezalako webguneetan automatikoki bakoitzak bere kaxa ikasteko aukera ere badu. Prozesu automatiko baten bidez, helburuak finkatu eta lorpenak izateko prozesu automatiko baten bidez. Aldiz, joko bat bezala hartu nahi izanez gero, codecombat.com webgunean joko bateko protagonistak zuzenean programatuz ikasteko aukera dago.

Edozein programatan logika bat dago, helburu batzuk, dinamika bat, elkarrekintza modu bat… Horien funtsa ulertu gabe, ezin dugu programaren funtsa zein den jakin eta ondorioz zailagoa izango da erabilera egokia egitea, gehiago oraindik moldatzea. Horregatik, orain arte ezagutza hau gure jendartean orokorki zabaldu ez izanagatik, ezin diegu belaunaldi berriei ukatu.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]
Tags: codeacademy, e-learning, ikaskuntza, programazioa, webmaker
Previous post Egunero gertatzen da Next post Zurriola wifi

Related Articles

Datu ezjakintasun kontzientetik

2014-08-06Gorka Julio

Tweets by TalaiosKoop

Azken bidalketak

  • WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu 2022-02-15
  • Zer ospatu, hori izan 2021-01-01
  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna 2020-11-26
  • 8 urte Talaios sortu genuela 2020-10-17
2014(e)ko abuztua
A A A A O I I
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Uzt   Ots »

Kategoriak

  • Coding (1)
  • Kolaborazioak (111)
  • Lan eskaintza (1)
  • Maremagnum (3)
  • Nextcloud (2)
  • Orokorra (26)
  • Sistema eragileak (1)
  • Talaios (17)
  • Web Design (1)
  • WordPress (1)

Bilatu Talaios-en

Gure proiektuak

  • Tanit.eus Talaiosen garapenak
  • Teketen.com
  • Etzi portu maritimoa
  • koop.Meta.eus Nextcloud kontuak
  • Masallana Etzi es Masallana
  • wordle.talaios.coop #WordlEUS
  • WORLDLEH.talaios.coop EHko herrien wordle
Talaios Koop. --- 2022 --- cc-by-sa