+34 688 86 48 58
kontaktua@talaios.coop
Gitlab
Facebook
Twitter
Instagram
RSS
  • Zerbitzuak
  • Lanak
  • Bloga
  • Nor gara
  • Kontaktua

“Normcore”-a

2015-02-17KolaborazioakGorka Julio
Normcore_example

By Rossco wm (Own work) [CC BY-SA 3.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0)], via Wikimedia Commons

Normcorea zer den ez dakizue? Neronek ere ez atzo arte, baina gaurkoan modaz hitz egin nahi dizuet. Bai, ondo entzun duzue, modaz! K-Hole, joerak aztertzeko taldeak asmatutako termino bat da Normcore. Termino honek normal janzteari egiten dio erreferentzia, baina ez edozein eratan janzteari, baizik eta kontzienteki horrela egiteari. Kamixetak, jertseak, bakeroak… arropa «normalak» kontzienteki eta era egokian erabiltzeari deitzen zaio alegia.

Batzuek etengabeko moda aldaketari eta joera jarraipenari aurre egiten dion joera bat dela azpimarratu nahi izan dute. Benetan sistemak bere azken txiribueltan ez-joera ere joera bihurtzea lortu nahi du. Ez pentsa, lortzen ari dira, bilaketa azkar batean, azken agerpenak Vogue moda aldizkari ezagunean topatu ditut.

Zergatik modaz hitz egin zutabe honetan? Bada teknologian ere antzeko zerbait gertatzen delako. Arlo honetan ere, askotan berrikuntzaren zurrunbiloak azken gailua edo azken teknizismoa erabiltzera bultzatuak sentitzen gara, gurpil amaigabean. Horregatik, Normcore joera orain edo gero teknologiara ere iritsi daiteke, behar erreal bati erantzuten baitio; teknologia gaietan jendeak daukan gainditze sentsazioagatik bakarrik bada ere. Moda moduan iritsiz gero, modak dakarren guztiarekin izango da, baita bere izaera iragankorra ere.

Ez-joera den joera jarraitu eta azpimarratu beharrean, hobe bere arroparekin (edo gabe), bakoitza bere estiloaz, baina erabilpen irudimentsuak egiten dituzten horiek jarraitzea. Naturaltasunez, era xumean edo landuagoan, baina arropari praktikotasuna edota erabilpena mugara eramaten duten horiek dira interesgarrienak. Teknologia alorrean horiek, gailu berri edo zaharrei ahalik eta erabilera hoberena ematen dioten pertsonak dira. Ordenagailu zahar bat berritu eta elkarte batean musika jartzeko konfiguratzen dutenak, enpresa batean zerbitzariaren baliabideak erlojugile baten moduan ustiatzen dituztenak, aplikazio baten %100 erabiltzen dakiten pertsonak… Horien artean hackerrak daude, aipatutako ezaugarriez gain, beren egitekoari pasio guztia jartzen diotenak gainera. Aukeran norbaitek joera markatu beharko balu, pertsonaia horiek izan beharko lukete eta ez azken gailu teknologikoa erostearen edo ez-erostearen aldarria egiten dutenak.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]
Previous post Apple pay sintoma Next post Smart herria

Tweets by TalaiosKoop

Azken bidalketak

  • WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu 2022-02-15
  • Zer ospatu, hori izan 2021-01-01
  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna 2020-11-26
  • 8 urte Talaios sortu genuela 2020-10-17
2015(e)ko otsaila
A A A A O I I
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  
« Abu   Ira »

Kategoriak

  • Coding (1)
  • Kolaborazioak (111)
  • Lan eskaintza (1)
  • Maremagnum (3)
  • Nextcloud (2)
  • Orokorra (26)
  • Sistema eragileak (1)
  • Talaios (17)
  • Web Design (1)
  • WordPress (1)

Bilatu Talaios-en

Gure proiektuak

  • Tanit.eus Talaiosen garapenak
  • Teketen.com
  • Etzi portu maritimoa
  • koop.Meta.eus Nextcloud kontuak
  • Masallana Etzi es Masallana
  • wordle.talaios.coop #WordlEUS
  • WORLDLEH.talaios.coop EHko herrien wordle
Talaios Koop. --- 2022 --- cc-by-sa