+34 688 86 48 58
kontaktua@talaios.coop
Gitlab
Facebook
Twitter
Instagram
RSS
  • Zerbitzuak
  • Lanak
  • Bloga
  • Nor gara
  • Kontaktua

Pasahitzak nola gorde?

2020-05-12OrokorraTolosa

Gaur bertan Azkue Fundazioaren egunkarian ikusi dezakegun bezala, pertsonen %52 ez da bere kontuetarako pasahitz fidagarriak aukeratzeaz arduratzen.

Erabiltzaileen erdiak gutxienez ez dio garrantzirik emango pasahitz segurua aukeratzeari. Askok eta askok pasahitz bera berrerabiliko dugu toki bat baino gehiagotan.

Ez da batere gomendagarria webgune batean izena ematerakoan emaila irakurtzeko duzun pasahitz bera jartzea. Izan ere, webgune horrek arazoren bat izango balu eta zure pasahitza beste erabiltzaile batzuen eskuetan geratuko balitz, zure emailera sartzeko aukera ere izango lukete.

Horregatik eskatzen da zenbait guneetan pasahitza periodikoki aldatzeko. Horrek, ordea beste arazo bat dakar, pasahitz tenporal hauek guztiak memorian gordetzea zaila da. Ondorioz, askok pasahitza paperean idazten bukatu dugu.

Paperean edo post-it-etan pasahitzak idazten ez bukatzeko tresnetako bat pasahitz maneiatzailea da.

Pasahitz maneiatzaileak

Keepass kode irekiko pasahitz maneiatzailea da. Programa honetan pasahitzak gorde ditzakegu eta taldeka antolatu. Programa honek hainbat bertsio edo aldaera ditu: Keepass, KeepassX, KeepassXC, …

KeepassX-ren itxura ubuntun

Pasahitzak fitxategi batean jasotzen ditu zifratuta. Fitxategi hori desblokeatzeko pasahitz orokor bat ezarri beharko diogu. Horixe da fitxategia zifratzeko modurik sinpleena.

Fitxategia desblokeatzeko beste aukera bat ere badu, fitxategi batekin. Hau da, giltza fitxategia bilatu eta pasa egin beharko diogu pasahitzen fitxategia desblokeatzeko.

Honen funtzionalitatea hau izan daiteke: pasahitzen fitxategia nextcloudean eduki dezakegu eta giltza fitxategia gure ordenagailuan. Beraz, gure ordenagailutik bakarrik desblokeatu ahal izango dugu fitxategia. Beti ere, kontuan izan behar dugu giltza fitxategiaren kopia egiten badigute edonork desblokeatu dezakeela.

Beraz, seguruena pasahitza eta giltza fitxategia konbinatuz erabiltzea da.

Fitxategira sartzean itxura hau edukiko du; ezkerrean taldeak eta erdialdean pasahitzak zerrendatuta.

Pasahitzak Nextclouden

Nextcloud instantzia bat instalatuta badugu ordea, Keepass gure ordenagailuan instalatu gabe erabili dezakegu.

Hainbat dira nextcloudek eskaintzen dituen aplikazioak: Keeweb, Passman, Passwords…

Beraz, post-it-ekin hasi aurretik:

$ sudo apt-get install keepassx

Tags: keepassX, meta, nextcloud, pasahitza, password
Previous post Ubuntu 20.04 hemen dugu Next post Elkarbanatzeak Nextclouden

Related Articles

Nextcloud Hub 20

2020-10-05Tolosa

Nextcloud Moodle WordPress hirukoa

2020-04-09Gorka Julio
https://eu.wikipedia.org/wiki/Fedibertso#/media/Fitxategi:Fediverse_logo_proposal.svg

Elkarbanatzeak Nextclouden

2020-09-21Tolosa

Tweets by TalaiosKoop

Recent Posts

  • Zer ospatu, hori izan 2021-01-01
  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna 2020-11-26
  • 8 urte Talaios sortu genuela 2020-10-17
  • Nextcloud Hub 20 2020-10-05
May 2020
M T W T F S S
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Apr   Sep »

Categories

  • Coding (1)
  • Kolaborazioak (111)
  • Lan eskaintza (1)
  • Maremagnum (3)
  • Nextcloud (2)
  • Orokorra (25)
  • Sistema eragileak (1)
  • Talaios (16)
  • Web Design (1)
  • WordPress (1)

Bilatu Talaios-en

Gure proiektuak

  • Tanit.eus Talaiosen garapenak
  • Teketen.com
  • Etzi portu maritimoa
  • nextcloud.Meta.eus Nextcloud inplantazioak
Talaios Koop. --- 2021 --- cc-by-sa