+34 688 86 48 58
kontaktua@talaios.coop
Gitlab
Facebook
Twitter
Instagram
RSS
  • Zerbitzuak
  • Lanak
  • Bloga
  • Nor gara
  • Kontaktua

Elkarbanatzeak Nextclouden

2020-09-21Nextcloud, OrokorraTolosa

Aurrekoan aipatu bezala, Nextcloud hodei propio bat izateko aukera eskaintzen duen softwarea da hau. Zure fitxategietara edozein tokitatik sartu, elkarbanatu eta kontrolatzeko balio du.

Fitxategiekin lan egiteko eta horiek elkarbanatzeko software hau gomendatzen dugu guk. Honela, drive, dropbox eta honelako software itxiak albo batera utzi ditzakegu.

Nextcloudetan fitxategiak eta karpetak elkarbanatzeko hainbat aukera ditugu:

  1. Lotura partekatu
  2. Beste erabiltzaile edo taldeekin
  3. Beste instantzia bateko erabiltzaileekin

1. Esteka partekatu

Fitxategi edo karpeta bat partekatzeko aukerarik errazena da hau. Esteka bat sortuko dugu eta ondoren esteka hau partekatuko dugu. Jasotzaileak nabigatzaile batean irekiko du.

Ondorengo irudian ikusi daitekeen bezala hainbat aukera konfiguratu ditzakegu: Ez editatzeko modua, online bakarrik ikusteko aukera, pasahitza ezartzeko aukera, estekaren iraungitze data jartzekoa…

2. Beste erabiltzaile edo taldeekin

Lotura publiko bat sortu beharrean erabiltzaile edo talde jakin batekin elkarbanatu dezakegu karpeta edo dokumentua. Hau da gure Nextcloud bereko beste erabiltzaileekin elkarbanatu ditzakegu fitxategiak.

Irudian ikusten den bezala, barne estekak ere sortu ditzakegu.

3. Beste instantzia bateko erabiltzaileekin

Azken aukera hau da ezezagunena. Gure Nextclouda fedibertsora ireki dezakegu. Honela, beste Nextcloudetako erabiltzaileekin partekatu ahal izango ditugu fitxategiak.

Ireki zure nextclouda fedibertsora

Beraz, nextcloud deszentralizatu bat eraiki dezakegu. Zerbitzari / instantzia bateko fitxategiak beste instantzia bateko erabiltzaileekin elkarbanatu ditzakegu.

Norbaitek fitxategiak zurekin elkarbatu nahi dituenean ikusiko duzun eskaria.

Tags: fedi, nextcloud, share
Previous post Pasahitzak nola gorde? Next post Nextcloud Hub 20

Related Articles

Pasahitzak nola gorde?

2020-05-12Tolosa

Nextcloud Hub 20

2020-10-05Tolosa

Nextcloud Moodle WordPress hirukoa

2020-04-09Gorka Julio

Tweets by TalaiosKoop

Azken bidalketak

  • WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu 2022-02-15
  • Zer ospatu, hori izan 2021-01-01
  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna 2020-11-26
  • 8 urte Talaios sortu genuela 2020-10-17
2020(e)ko iraila
A A A O O L I
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  
« Mai   Urr »

Kategoriak

  • Coding (1)
  • Kolaborazioak (111)
  • Lan eskaintza (1)
  • Maremagnum (3)
  • Nextcloud (2)
  • Orokorra (26)
  • Sistema eragileak (1)
  • Talaios (17)
  • Web Design (1)
  • WordPress (1)

Bilatu Talaios-en

Gure proiektuak

  • Tanit.eus Talaiosen garapenak
  • Teketen.com
  • Etzi portu maritimoa
  • koop.Meta.eus Nextcloud kontuak
  • Masallana Etzi es Masallana
  • wordle.talaios.coop #WordlEUS
  • WORLDLEH.talaios.coop EHko herrien wordle
Talaios Koop. --- 2022 --- cc-by-sa