Webgunearen inplantazioa
Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiaren webgunea diseinatu eta inplantatu genuen.
Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiaren webgunea diseinatu eta inplantatu genuen.
Webgunea euren beharretara prestatu zen, post mota berriak sortu behar izan dira, besteak beste, garapen berezitua eginez.
2008ko abenduaren 30an Eusko Jaurlaritzak (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak ordezkatuta) eta GEZKIk sinatutako lankidetza hitzarmen baten harira jaio zen Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokia (GEEB).
Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiaren jarduera behatzeko eta horren jarraipena egiteko xedearekin sortu zen GEEB. Bere aholkularitza batzordea Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Unibertsitateek eta gizarte ekonomiako ordezkaritza erakundeek osatzen dute.
GEEBek lantzen dituen eduki edo alor funtzional nagusiak honakoak dira:
Arlo sozioekonomikoa: Gizarte Ekonomiako erakundeei buruzko datu sozioekonomikoak bildu eta argitalpen monografikoetan argitaratzea.
Arlo juridiko-politikoa: Euskal Gizarte Ekonomian eragina duten legedi, arau eta politika publikoak aztertzea.
Arlo zientifiko-akademikoa: Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen zientifikoen inguruko dokumentazio zentroa osatzea.
Markaren diseinu berria Alaiondok egin zuen.