Haurtzaro ikastolaren webgunea

Hezkuntzan ere burujabetzak eraikitzen laguntzea da Talaiostarron erronketako bat. Bide horretan pausoak ematen ari gara Haurtzaro Ikastolako kideekin elkarlanean.

Euren beharrak ezagutu, gaur egun erabiltzen dituzten tresna teknologikoak aztertu eta pixkanaka software libreko tresnetara trantsizioa eginez. Horrelako aldaketak ez dira egun batetik bestera egiten, horregatik garrantzitsua da bide orri gisa planteatzea prozesua, lehentasunak ezarriz eta bakoitzaren aukeren arabera pausoak emanez. Lehenengo fasea honetan webgune konplexu bat garatu dugu, komunikaziorako tresna erabilgarri eta dinamikoa izan dadin. Pixkanaka komunitatearen komunikazio harremanak asetzeko beharrak webgunearen bidez asetzeko asmoarekin. Pixkanaka sortzen ari garen tresnak hezkuntza komunitatearen eskura jarri nahi ditugu, guztion artean tresna burujabeen alde pausoak emanez.