BASAJAUN

Basajaun, elikadura burujabetza.

Basajaun elkartearentzat PHP Laravel frameworkean oinarritutako tresna bat garatu dugu, janari eskari komunitarioak kudeatzeko. Tresna horren bitartez, jana eskatu, puntu jakin batean jaso eta ontzien berrerabilgarritasuna kudeatu dezakete bazkideek. Bakoitzaren beharretara egokituta dagoen euskarri bat da, erabiltzaileen kontsumo joera eta alergiak kontuan hartzen dituena.

Bestalde, elkarteko kideek eskari horien kudeaketa egiteko azpiegitura dute, eta, hala, izan ditzaketen behar guztiak asetzen dituzte:

  • Eskarien araberako erosketa zerrenda automatikoak
  • Tupper eta ontzi berrerabilgarrien kudeaketa eta identifikazioak
  • Kudeaketa ekonomikoa
  • Banaketarako jarraipen pantailak

Tresna honen bitartez, Basajaun elkarteak kudeatzen dituen nodoak antolatzen dira: Herrerako Sukalde, Galtzagorri…

Teknologia libreen bitartez, lehengaien ekoizleak, sukalde komunitarioak eta sukaldari zein kontsumitzaile-bazkide komunitateak elkartzen dira, elikadura burujabetzeren markoan.