Teknologia eta Ekonomia
Eraldatzaileetan Bidelagun

“Gure sustraiak iluntasunean daude; lurra gure herrialdea da. Zergatik bilatzen dugu bedeinkapena — inguruan eta behean bilatu ordez? Dugun itxaropena bertan da. Ez orbitan dauden begi eta arma espioiz betetako zeruan, beherantz begiratzean dugun lurrean baizik. Ez goitik, behetik baizik. Ez itsutzen duen argian, baizik eta elikatzen gaituen iluntasunean, non, gizakiak gizakien arimak hazten ditu.”

Ursula K. Le Guin

Tresnen inplantazioa

Ikastaroak, mintegiak, egonaldiak eta online irakaskuntza, moodle, webinar, mooc… ikastaroen bidez.

Prestakuntza berritzailea

Software libreko tresnak erabili eta inplantatzen ditugu. GitLab, Rancher, Kubernetes, Nextcloud, WordPress, Horde, Jabber, BigBlueButton, Moodle, Ushahidi, Status.

Sare analisiak

Komunitate detekzioa, eragin soziala neurtzeko analisiak, harreman eta agenteen detekzioa.

Negozio definizioaren lanketa

Canvas ereduaren moldaketa bat baliatuz, enpresa berriei beren negozioa definitzen eta sorreran laguntzeko dinamikak, hitzaldiak, mintegiak eta jarraipena egiten dugu.

Garapen egokitua

Teknologia libreen bidez garapenak egiten ditugu. Komunikazio tresnak, e-learning plataformak, bisualizazio tresnak, e-commerce.

Ahalduntze estrategiak

Teknologia katalizatzaile bezala ahalduntze eta parte-hartze prozesuak diseinatu eta aurrera eramaten ditugu.

Informazio estrategia

Informazio kudeaketa prozesuak, gai edota arloei buruzko informeak, prospektiba lanak.

Kudeaketarako soluzio teknologikoak

Gure kolaboratzaile sarearekin batera CRM, BI, KM, ERP, Kontabilidaderako tresnak… aholkatzen, irakasten eta inplantatzen ditugu.

Teknologia laborategiak

Etengabe teknologia berriak aztertzen eta probatzeko laborategi teknologia dugu. Arduino, RasperryPi, HTML5, CSS3, droneak, Android, Firefox OS.

Teknologia prestakuntza

Erabiltzen eta interesatzen zaizkigun teknologiei buruzko ikastaroak eta hauek erabiltzen ikasteko ahalduntze prozesuak martxan jartzen ditugu.

Aholkularitza teknologikoa

Software eta Hardware librea zehazki, baina baita teknologiak orokorrean zure prozesuetan txertatzeko estrategien diseinua eta inplementazioa.

Negozio inteligentzia teknologikoa

Enpresaren garapena eta hedapenerako informazio estrategikoa lortzen edota prozesatzen laguntzen dugu barne tresna eta prozesuak inplantatuz.