Tresnak & Garapena

Tanit Teknologia libreen garapen eta esperimentaziorako laborategi unitate espezializatua. Talaiosek lantalde honen bitartez eraldaketaren bidean gizarte erronkei eta behar sozialei erantzuteko puntako proiektu teknologikoak garatzen ditu.
Tresnen inplantazioa: IoT, Cloud Computing eta DevOps ezarpenak egiten ditugu. GitLab, Rancher, Nextcloud, WordPress, Horde, OwnCloud, Jabber, BigBlueButton, Moodle, Ushahidi, Status.
Garapen egokitua: Enpresa eta erakundeen beharren azterketa eta auditoria teknologikoak egiten ditugu. Teknologia libreen bidez diseinua eta garapenak egiten ditugu. Webguneak, aplikazio mugikorrak, komunikazio tresnak, e-learning plataformak, bisualizazio tresnak, e-commerce, sare sozialak, hedabideentzako plataformak.
Teknologia laborategiak: Etengabe teknologia berriak aztertzen eta probatzeko laborategi teknologia dugu. Arduino, RasperryPi, HTML5, CSS3, droneak, Android, Firefox OS.

Estrategia & Analisia

Sareen eta komunikazio erlazioen bitartez egoera, egitura edo gaien analisiak egiten ditugu. Ateratako ondorioekin sare estrategiak diseinatu eta martxan jartzen lagunduz.
Sare analisiak: komunitate detekzioa, eragin soziala neurtzeko analisiak, harreman eta agenteen detekzioa.
Informazio estrategia: informazio kudeaketa prozesuak, gai edota arloei buruzko informeak, prospektiba lanak.
Aholkularitza teknologikoa: Software eta Hardware librea zehazki, baina baita teknologiak orokorrean zure prozesuetan txertatzeko estrategien diseinua eta inplementazioa.

Formazioa & Ahalduntzea

Sare estrategietan, komunikazioan eta teknologia libreen erabileran prestakuntza eskaintzen dugu. Ezagutzaren ahalduntzea bilatuz eta lortzeko jarraipena eginez.
Prestakuntza berritzailea: ikastaroak, mintegiak, egonaldiak eta online irakaskuntza, moodle, webinar, mooc… ikastaroen bidez.
Ahalduntze estrategiak: teknologia katalizatzaile bezala ahalduntze eta parte-hartze prozesuak diseinatu eta aurrera eramaten ditugu.
Teknologia prestakuntza: erabiltzen eta interesatzen zaizkigun teknologiei buruzko ikastaroak eta hauek erabiltzen ikasteko ahalduntze prozesuak martxan jartzen ditugu.

Ekonomia & Eraldaketa

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparruan, ekintzailetasun eta enpresa eredu berriak sortzen, saretzen eta hedatzen laguntzen dugu.
Negozio definizioaren lanketa: Canvas ereduaren moldaketa bat baliatuz, enpresa berriei beren negozioa definitzen eta sorreran laguntzeko dinamikak, hitzaldiak, mintegiak eta jarraipena egiten dugu.
Kudeaketarako soluzio teknologikoak: Gure kolaboratzaile sarearekin batera CRM (Customer Relationship Management), BI (Business Intelligence), KM (Knowledge Management), ERP (Enterprise Resource Planning), Kontabilidaderako tresnak… aholkatzen, irakasten eta inplantatzen ditugu.
Negozio inteligentzia teknologikoa: Enpresaren garapena eta hedapenerako informazio estrategikoa lortzen edota prozesatzen laguntzen dugu barne tresna eta prozesuak inplantatuz.