Atarikoa
Talaios.coop webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzera edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), jakinarazi nahi zaio webgune honen bidez edo posta elektronikoen bidez ematen dituen datu pertsonalak Talaios, Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, noizbait erabiltzekotan, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen eta produktuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta hedabidearen jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Zure datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira. Izan ere, Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu. Edozelan ere, webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta onespena ematen duela, adierazitako helburuaren baitan, bere datuak tratatzeko eta komunikatzeko. Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari.
Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Enpresa honek, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak jarraitzen ditu.
Edukiei dagokionez, aurkakoa espresuki adierazten ez den kasuetan izan ezik, eduki guztiak Creative Commons cc-by-sa (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0/) lizentziapean egongo dira.
Talaios.coop webgunean Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiak WordPress GPLv3 lizentzia libreko EKSa Eduki Kudeaketa Sistema erabiltzen du garapenerako.
Interesdunen eskubideak
Erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubideak ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikiaren egoitzara jo beharko du (Aralar plaza 1, solairuartea 2 – 20100 Orereta-Errenteria Gipuzkoa; Tel: 943 013 297), edota helbide elektroniko honetara: kontaktua@talaios.coop
Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.