#GoazenLagunok ekimenarekin bat egin dugu

Gaur 2025eko urtarrilaren 20, Trumpek hartuko du AEBtako botere administratiboa, mundu mailan saretutako ultraeskuina lagun duela. Momentua probestuz, eta sare sozial pribatiboek sustatutako marko eta ekintza trumpistei aurre egiteko, hau laguntzen duten Elon Musken edota METAren esku dauden sare sozialak uztera eta fedibertsoa lantzera deitzen du #GoazenLagunok kanpainak.

Hasieratik daramagu, elkarlanean, euskal fedibertsoaren sustapenean. Eta urtea amaitu aurretik, Talaios Kooperatibako sare sozial pribatuetako komunikazioak etetea eta “AIO! silicon valley” ekintza hastea erabaki genuen. Horretarako, orrialde bat sortu dugu, sare toxikoen kontra eta sare libreen alde egiten ditugun ekimenak batzeko.

Urte hasierarekin berriz, datorkigun urtearen analisia egin, eta lelo bat proposatzen dugu. 2025 urterako #SareLibreenAroa pentsatuz, gure lema bihurtu dugu. Testuinguru honetan, aktibismo digitalean kide ditugun zenbait pertsona eta eragilek #VamonosJuntas ekimena abiatu, eta euskaraz sustatu eta saretzeko aukera suertatu zaigu. Orain ekimen honetan murgildu gara euskal fedibertsoko beste kide batzuekin elkarlanean, gaurko eguna iritsi arte.

AIO! silicon valley esanez, baina ikuspegia berrituz, gure webgunean Goazen lagunok! orrialdea sortu dugu bidea egiten jarraitu, eta mapa marraztua uzteko.