Ekindar Azpeitian azpeitiarrentzat energia berriztagarria ekoizteko sortutako kooperatiba da, Ekiola ereduan garatua. Lehen ekoizpen instalazioak martxan, kooperatibaren xedea, izaera komunitarioa, herriko beharrekin harremana eta etorkizuneko proiektu estrategikoen ibilbidea lantzeko elkarlanean aritu gara. Estrategia marrazteko beharrari erantzunez, Bide-orri Estrategikoa landu dugu, kooperatibak erabakiak hartu eta bidea egiteko tresna.
Horretarako lan hauek egin ditugu:
- Kooperatibaren xedea berrikusi eta modu komunitarioan landu
- Egitekoak lurraldearen eta bazkide komunitatearen beharretara egokitu.
- Proiektu berriak identifikatu eta lehenetsi.
- Datozen urteetarako ekintza plana eta baliabide beharrak lanu.
- Antolaketa egitura behar eta gaitasunetara egokitu.
- Kontseilu errektorearen erabakiak dinamizatu eta bazkideekin mintegi zabalak antolatu.
- Bide-orria idatzi eta adostu.
Bide-orriak pentsatu, eranbaki eta martxan jartzea da, estrategia kooperatiboaren arloan egiten dugun lan zerbitzu proposamenetako bat.





