Euskal Herriko Ikastolak

Euskal Herriko Ikastolek (EHI) burujabetza teknologikoaren ildoa lantzea erabaki zuten, eta, bide-orri hori abiarazteko, bidelaguntza-prozesu bat jarri genuen martxan.

EHIrekin elkarlanean, hainbat helburu finkatu genituen, eta, horietatik abiatuta, helburu eta proiektu-mapa bat eraiki genuen burujabetza teknologikoan aurrera egiteko urratsak erabakitzen laguntzeko.

Hauek izan dira landutako helburuak:

  • Autonomia estrategikoa lortzea.
  • Ikastolen arteko elkarlana sustatzea.
  • Software librea eta kode irekia lehenestea.
  • Prestakuntza indartzea.
  • Segurtasun digitala eta datuen babesa bermatzea.
  • Iraunkortasuna eta ekologia digitala sustatzea.
  • Tokiko hornitzaileak eta kooperatibak lehenestea.
  • Teknologia pedagogiarekin koordinatzea.

Bestalde, prozesu guztian zehar, lan hauek egin genituen:

  • EHIren ildo digitala berrikusi eta modu bateratuan landu.
  • Burujabetza teknologikorako helburuak finkatu eta adostu.
  • Hainbat talde eragilerekin dinamika parte-hartzaileak egin.
  • Proiektu-mapa idatzi eta adostu.
  • Datozen urteetarako bide-orria eta baliabide-beharrak aztertu.

Orain, helburu horiek hezkuntza-proiektuan txertatzea izango da erronka nagusia, azken helburuak dioen bezala, teknologia pedagogiarekin uztartuta betiere.

Prozesu oso aberasgarria izan da guztiontzat, eta eredugarria izan daiteke beste batzuentzat ere. Izan ere, ez da gauza bera edozein tresna edo plataforma erabiltzea edo komunitatearen balioekin koherentea dena aukeratzea.