TOKIKOM

TKM.EUS: sare sozial burujabe bat.

Tokikomentzako Mastodon instantzia propio bat jarri dugu martxan, https://tkm.eus,. Tokian tokiko 78 komunikabideren sare bat da Tokikom, eta tresna berri honen bidez, nork bere albiste zein komunikazio euskarriak era aske eta burujabean sarean zabaltzeko aukera sortu da.

Talaiosetik arduratu gara plataforma instalatu, mantendu, eguneratu eta zerbitzu hori emateaz, baita sare sozial honetara jauzia egiteko aholkularitza eskaintzeaz ere (zebitzura linka).

Mastodon komunikazio burujabetza lortzeko funtsezko tresna da:

  • Benetako eduki eta komunitate propio bat sortu eta horien kontrola izateko.
  • Erabiltzaileekin harreman zuzen eta seguru bat bermatzeko.
  • Sare sozial zentralizatuetatik independenteak izateko.

Horrela Tokikom sareak espazio ireki eta federatu bat eskaini ahalko dio bere komunitateari, komunikazioaren etorkizuna bere esku jarriz.