KoopFabrikan lanean ari gara

kf

KoopFabrika ekintzailetza soziala sustatzeko programa da. Joan den urteetan ekintzailetza sozialeko bestelako programetan lanean aritu izan gara. Debagoienako Berrekin.Berregin programan Olatukoop interkooperatibismo eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareko partaide bezala aritu ginen antolakuntzan, Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiarekin eta Bergarako Udalarekin batera. Beterri-Buruntza eskualdeko udalekin batera Kooperatzen programan ere aritu ginen. Horri esker eskuratutako eskarmentuan oinarrituta eta programaren birformulazio baten ondoren jaio da KoopFabrika, aurten hiru eskualdetan era bateratuan egiteko jauzia eman dugu. Oarsoaldean estreinakoz izango dugu ekintzailetza ikuspegi sozial batetik sustatuko duen programa. Zehatzago, ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Horretarako bereziki hiru profiletako jendeari zuzendu zaio programa:

Formakuntzan arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, martxan diren egitasmoei bisitak egin eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko zaie garapen eta saretzerako. Otsailaren batetik apirilera arte eduki teorikoetan, trensnen erabileran eta bisitetan arituko gara. Apirileko opor egunetatik bueltan fokoa are gehiago zentratuko dugu proiektuetan eta tutoretza fasean sartuko gara. Era berean, KoopFabrikak formazio eta saretzeko ekimenak baliatuko ditu.

Proiektua Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegia eta Olatukoop interkooperatibismoa eta ESE sustatzeko sarearen elkarlanetik sortu da, tokian tokiko eragileen laguntzaz eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin. Bertan gabiltza Talaioseko BeƱat Irasuegi eta Amaia Oleaga kideak buru belarri, gure ekonomia eta eraldaketa ildoa lantzen. Parte hartu nahi izanez gero koopfabrikaren webgunean izena eman edo gurekin kontaktuan jartzeko aukera duzue.