Moodlerekin bidea eginaz

11 urte igaro dira Talaios sortu zenetik eta orduan, 10 urte bete berri zituen Moodlek. Izan ere, 2002an argitaratu zuten lehen bertsioa. Irakaskuntzarako erabiltzen da oro har, software libreko tresna hau. Bere izenak dion bezala, Modular Object-Oriented Dynamic Learning Enviroment (Modulu bidezko ikasketa-eremu dinamikoa) da.

Talaios Kooperatibaren hastapenetan Moodle 2.3 eta 2.4 bertsioak instalatzen aritu ginen. Garai haietan berri berria zen orain hain ohikoa den Drag&Drop funtzionalitatea adibidez.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Moodle-v2.0-comments-box.png

Ordutik asko aldatu da ikastaro gestorea. 2015eko azaroan Moodle 3.0 aurkeztu zuten eta pixkanaka azpibertsio bidez eguneraketak egin ditugu. Moodle 3.11 izan da azken azpibertsioa.

Iaz, 2022an, 4.0 bertsioa aurkeztu zuten. Moodle 4.0 bertsioak itxura aldaketa handia ekarri du eta erabilerrazagoa da orain. Funtzionalitate hobekuntza handiak ekartzeaz gain, diseinua ere asko aldatu zen, itxura sinplifikatuz.

Hona hemen Telos.eus guneko Moodlea eguneratu genuenean hartu zuen itxura:

Moodle 4 Telos.eus gunean

Moodlerekin lotutako gure zerbitzuak:

Hostinga eskaintzeaz gain, Moodlen ikastaroak sortu eta erabiltzeko prest uzten ditugu. Bestetik, Hezkuntza aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dugu, bertako tresnak zertarako erabili eta hezkuntza prozesuan nola txertatu aholkatuz, besteak beste. Ondoren, bezeroen beharretara modu onenean egokitzen den ikastaroen diseinua eta prestaketa egiten dugu, Moodlek ematen dituen aukera guztiak aprobetxatuta. Eta amaitzeko, formakuntza saioak eskaintzen ditugu kudeatzaile zein erabiltzaileentzat.

Gainera, instalazioez gain, gure hostingean ez dauden zenbait Moodleen aholkularitza eta funtzionalitatearen azterketak egin ditugu. Batez ere, ikastetxe eta eskolak izan dira aholkularitza hori jaso dutenak, baina zenbait enpresek barne formazio tresna gisa ere erabili izan dute. Honela, adibidez, zenbait prozesu eta lanen barne formazioa Moodle bidez egin dezakete.