Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera

OlatuKoop garatzen hasteko ordua iritsi da. Orain arte kontaktu pertsonalen bidez olatu kooperatibo berri baten beharra azaldu dizuegu batzuri, orain eztabaida publiko egiteko ordua iritsi da. Ekintzailetasun eredu alternatiboak badirela erakutsi nahi dugulako.

Photo license: AttributionNoncommercialShare Alike Some rights reserved
Egilea: What What | Lizentzia: by-nc-sa

Gaztelerazko “Emprendizaje” hitzak ez du guretzat esanahi garbirik eta askotan enpresa eredu konkretu batetako enpresari hitzarentzako eufemismo bat besterik ez da. Horren aurrean, ekintzailetasun kooperatiboa da sustatu nahi duguna. Badakigu ekintzaile izateak ez duela enpresa sortzea bakarrik esan nahi; herri honek milaka adibide ematen dizkigu hori ulertzeko, baina proiektu horietan guztietan badago amankomuna den zerbait, komunitatea.

Horregatik uste dugu ekintzailetasun kooperatiboa dela bidea eta ezaugarri minimo propio batzuk beteko dituzten konpainia komunitarioak sortzen lagun dezakegula. Ziur gaudelako proiektu hauen bidez komunitate horiek osatzen dutenentzat, baina baita ere bere ingurune gertukoarentzat, zein jendartearentzat onak izateaz gain, eraldaketa sakon baten lehen ur tantak izan daitezkela.

[box type=”note” icon=”none”]

OlatuKoop oinarri irekiak
0. Komunitatea osatzen duten kideek erakundearen jabetza eta erabakitzeko ahalmena dute, demokrazia ekonomikoa eta bozka bat pertsonako irizpide asanblearioei jarraiki.
1. Komunitatea osatzen duten kideek informaziora, ezagutzara, kudeaketa datuetara, baliabideetara eta hauen erabilerara atzipen osoa eta zuzena izango dute, gardentasun irizpideei jarraiki.
2. Beharrezko diren baliabide guztiak jarriz elkartasuna, garapen pertsonal zein komunitarioa sustatuko dira sare autonomia irizpideei jarraiki.
3. Komunitateak ondare komuna sustatzeko konpromezua eta bere komunitatearentzako, inguruko sarearentzako eta bere ekimenak gauzatzen dituen jendarterako ongizatea bilatzeko ardura hartzen du.

Laburbilduz
0. Jabetza eta demokrazia ekonomikoa.
1. Atzipen osoa eta gardentasuna.
2. Elkartasuna eta sare autonomia.
3. Ondare komunak eta ongizatea.

[/box]

Horretarako zenbait kooperatibak (eta kooperatiba izan gabe eredu kooperatibo bat oinarri duten enpresak) Maiatzaren 25ean OlatuKoop aurkeztuko dugu; udaberri kooperatibo bati hasiera emateko. Gipuzkoatik dator olatua, oraindik dena egiteke dago, baina jada lanean ari gara, bazatoz?