Komunikazio tresnetan ahalduntzea da Talaios Kooperatiban egiteko nagusienetako bat. Webguneak euskarri soilak dira, eta hutsalak izan daitezke helburu zehatzik gabe. Komunikazioaren oihan horretan bidelagun izan gaituzte Orereta Ikastolan.
Euren beharrak ezagutu, gaur egun erabiltzen dituzten tresnak aztertu eta neurrira egindako azterketa eta proposamenekin bideorri teknologikoa osatu dugu. Pixkanaka softwarearen eta datuen burujabetzaren bidea irekitzen software libreko tresnetara trantsizioa eginez. Horrelako aldaketak ez dira egun batetik bestera egiten, horregatik garrantzitsua da elkar entzutea, lehentasunak ezarriz eta bakoitzaren aukeren arabera pausoak emanez.
Webgune konplexu bat garatu dugu, komunikaziorako tresna erabilgarri eta dinamikoa. Pixkanaka komunitatearen harremanak eta beharrak webgunearen bidez asetzeko eta indartzeko asmoarekin.
Pixkanaka sortzen ari garen tresnak hezkuntza komunitatearen eskura jarri nahi ditugu, guztion artean tresna burujabeen alde pausoak emanez.
Egin bisita bat Orereta Ikastolaren Webguneari.