Azaroaren 23-24an Donostiako Kursalean Xare azokan Sare sozialen analisiaren hastapenak tailerra emango genuen, Talaiosen izenean publiko zabalari irekita ematen dugun lehenengoa eta horregatik berezia.
Sare sozialen analisia, sarea osatzen duten nodoen eta hauen arteko harremanen azterketan oinarritutako arloa da. Egun, eta Interneteko sare sozialei esker, datu analisi mota hau modu errazagoan gure interesetarako baliatu dezakegun tresna bat da.
Interneten erabiltzen ditugun tresna askoren atzean sare sozialen analisian oinarritutako algoritmoak erabiltzen dira: Google, Amazon, Twitter… Baina horretaz gain SSA erabiliz erabakiak beste era batean hartzeko ere balio dute ekonomian, politikan, marketingean, erakundeetan…
http://talaios.net/wp-content/uploads/2012/12/Xare.pdf
Tailerrean sare sozialen analisian oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta Twitter-en sortzen ditugun sareak aztertuz eraman ziren praktikara. Horretarako Talaioskoop erabiltzailearen sarea aztertu eta bisualizatu genuen. Hau ez da Interneteko sare sozialak erabiltzen ikasteko ikastaroa (nahiz eta honetan ere laguntzen duen) sare hauen atzean dauden sare egituren garrantziaz jabetu eta baliatzen ikasteko balio izan zuen.