Smart herria

By 盧柏宇 (Own work) [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)], via Wikimedia Commons
By 盧柏宇 (Own work) [CC BY-SA 4.0 (http://creativecommons.org/licenses/by-sa/4.0)], via Wikimedia Commons
Iratzargailuak jo du, ohi baino hamabost minutu lehenago, lo fase egokian esnatzea erabakiko zuen eskumuturrean daramadan erlojuak. Ero moduan kafe bat hartzera joan sukaldera, baina kaka zaharra, ez du sakeleko diru ordainketa onartzen. Zer egingo diogu, ez da lehen aldia, makina zaharra da eta eskerrak txanpon zahar batzuk ditudan ordaintzeko.

Sarea ere ez dabil, atzoko tximistek zerbait kiskaliko zuten. Amak deitu nau. Bere etxeko argia ez dabil, aerosorgailuarekin elikatzen direnak kenduta. Ez dakit zer den baina, bisita egiteko aitzakia ona da, gauza batzuk ere eraman behar dizkiot eta.

Jantzi, atetik atera eta igogailuan sartu naiz. Ohiko ahots lirainarekin erantzun dio nire agurrari, baina kreditu nahikorik ez dudala izateko izan da oraingoan. Argi dago, zerbait gertatzen da nire diruarekin, baina zer? Eskailerak hartu eta kotxearen bila joan naiz orduan.

Autoan sartu eta berehala ulertu dut dena, nire sakeleko diru kontua blokeatu dute kotxeko azken letra ordaindu ez dudalako. Nola da posible? Autoak noski, ez du pizteko intentzio minimorik, bertan utzi beharko dena konpondu arte. «Smart Herria» egitasmoa martxan jarri zenetik bankuek era honetako blokeoak ezartzeko gaitasuna dute.

Eskerrak oraindik garraio publikoan ibiltzeko txartel zaharrean diru apur bat dudan. Autobus kontrolatzaileei ez zaie gehiegi gustatzen txartel horiekin ordaintzea, denbora galtzen dutela diote, baina zer arraio, nolanahi iritsi behar dut Andoainera.

Iritsi eta berehala amaren etxera joan naiz argiarekin zer gertatzen zaion ikustera. Aurrekariak ikusita, ziurrenik nire izenean dagoen argiaren fakturak ere atzera bota dizkiote eta ondorioz… Eskailerak hartu behar nituen, baina Orona OKoop sareko partaidea ez bada ere, «demokrazia ekonomikoaren ituna» sinatua duenez, dohainik da eta eskerrak zazpigarren solairuraino poltsa honekin igotzea ez litzateke eta lan erraza izango.

Amak beti bezala hartu nau, pozik, baina larrituta. Kontsumo kooperatibako janari poltsa mahai gainean utzi eta Guifi.net-era konektatu naiz. Hori behintzat badugu hemen. Bankuari bideo dei bat eskatu diot, baina beti bezala okupatuta zeuden, bost minutuko kontua. Deia itzuli didatenean, «barkatu arazo tekniko bat izan dugu» izan da erantzuna eta argia piztu da orduan, fuck!

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]