Snapchat, Firechat, Telegram…?

"29.9.14 Hong Kong protest near Tamar" by Citobun - Own work. Licensed under CC BY-SA 4.0 via Wikimedia Commons - http://commons.wikimedia.org/wiki/File:29.9.14_Hong_Kong_protest_near_Tamar.jpg#mediaviewer/File:29.9.14_Hong_Kong_protest_near_Tamar.jpg
“29.9.14 Hong Kong protest near Tamar” by Citobun – Own work. Licensed under CC BY-SA 4.0 via Wikimedia Commons – http://commons.wikimedia.org/wiki/File:29.9.14_Hong_Kong_protest_near_Tamar.jpg#mediaviewer/File:29.9.14_Hong_Kong_protest_near_Tamar.jpg

Snapchat aplikazioaren bidez bidaltzen ziren irudi asko publiko egin dira eskandalu berri bat eraginez eta pribatutasunaren kezka berriro ere haizatuz.

Snapchat aplikazioa, batez ere 13-17 inguruko gazteek sakelekoetan mezuak eta irudiak trukatzeko sakelekoentzako aplikazio bat da. Berezitasuna, bidalitako mezuak iraungitze denbora bat dute, igaro ostean erabat ezabatzen dira arrastorik utzi gabe.

Badirudi argitara eman diren argazkiak, ez direla zuzenean aplikazioaren arazo baten ondoren publiko egin, baizik eta iraungitze hori saihesteko erabiltzen diren beste tresna batzuk eragin dutela. Hala ere, denok ulertu dezakegu hartzaileak jasotzen badu, horren eskuetan geldituko dela zer egin. Aipatutako tresnen bidez, edota beste kamera batekin sakelekora ateratako argazki batekin (zatarra baina…) lortu daiteke informazioa.

Era honetako teknologien erabilerak jendearen kezka bat islatzen du: pribatutasunaren kezka. Google eta Apple bezalako enpresek ere esan dute beren komunikazioetan zifratze sistemak ezarriko dituztela. Sinistu edo ez, AEBetako gobernuak berak esan bezala, horrek arazoak ekarriko dizkie, ikerketak zailduko dituela argudiatuz.

Enpresa handiek egiten dutena kontutan hartu gabe, Hego Korean gobernuak pribatutasunaren aurkako legedi bat martxan jarriko duela eta, miloika pertsona Telegram zifratutako txat sistemara igaro dira.

Google Hangout, WhatsApp, Snapchat, Telegram… Aplikazio horiek guztiek segurtasun maila ezberdinak eskaintzen badituzte ere, gehienek zerbitzu zentralizatu bat erabiltzen dute, edota ez dira guztiz irekiak. Ez dakigu beren zerbitzaritan zer gertatzen den. Telegram, zifratze sistemagatik, izan daiteke salbuespena, baina hor ere ziurtasun gutxi.

Beste pauso bat falta da oraindik, denok ditugu gailu eramangarriak eta sareak konbinatuz sortutako sareen bidez ibiliko diren komunikazio tresnak. Horrelako zerbait da Hong Kong-en famatu egin den Firechat aplikazioa. Inguruko sakelekoen arteko sare bat osatzen du, Internet ez badago ere horien arteko komunikazioa ahalbidetuz. Ez da oraindik benetako Mesh sare bat (horrela deitzen dira horrelako sareak), ez eta librea ere, baina bide interesgarri bat irekitzen du. Bide horretatik, proiektu berriak eta libreak baietz agertu.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]