• Mugarik gabeko liburuak

    Atzo, Liburuaren Nazioarteko Eguna, Katalunian Sant Jordi, sarean nabaritu zen. Liburuak erosi eta oparitzeko eguna bihurtu den honetan, Internetek gomendioak egiteko, aldarrikapenak hedatzeko eta eredu talkak azaleratzeko balio izan zuen. Twitterren, jende askok, #GomendatuLiburuBat traola baliatuz, liburuak gomendatu zizkioten elkarri. Gogoko liburuaren izenburua, gomendio hitz batzuk akaso eta traola erabiliz, asko izan dira liburuak gomendatzeari…

  • Estrategikoa

    Gauzei behar zaien laguntza edo sostengua eman beharrean, konpromiso zehatzik ez emateko eufemismo bihurtzen ari da. Aurreko astean, Durangoko Azokako partaide guztiak, Gerediaga, guneetako koordinatzaileak eta industriako agenteak Eusko Legebiltzarrean Azokaren egoera ekonomikoaren larritasuna adierazi zuten. Elkartutako mahaian euskal kulturarentzako hain garrantzitsua eta ┬źestrategikoa┬╗ omen den ekitaldi honentzako merezi duen diru laguntza jarraitua eskatzen zuten.…

  • #etorkizunagaur

    Eguraldiaz hitz egiten dugu, zerbait berezia delako garaiotan eguzkia ez ateratzea, ohiko bihurtzeraino. Sentsazio bera daukat azkenaldian, lehen arraroak ziren gauzak orain eguneroko bihurtu direla. Snowden auzia-rekin gertatzen ari dena azken atala besterik ez da. Egunero iraultza batekin esnatzen gara; esanahia ere galdu du hitzak. Iraultza gauzak errotik aldatzea dela ahaztuta edo, jada edozeri deitzen…