• Estrategikoa

    Gauzei behar zaien laguntza edo sostengua eman beharrean, konpromiso zehatzik ez emateko eufemismo bihurtzen ari da. Aurreko astean, Durangoko Azokako partaide guztiak, Gerediaga, guneetako koordinatzaileak eta industriako agenteak Eusko Legebiltzarrean Azokaren egoera ekonomikoaren larritasuna adierazi zuten. Elkartutako mahaian euskal kulturarentzako hain garrantzitsua eta «estrategikoa» omen den ekitaldi honentzako merezi duen diru laguntza jarraitua eskatzen zuten.…