• WordPress garapenerako lan eskaintza

    Talaios kooperatiban WordPressen esperientzia duen norbaiten bila gabiltza. Datozen 6 hilabeteetan, WordPress garapenarekin eta bestelako web teknologiekin lagunduko gaituena. Plugin eta theme garapenean murgiltzea izango da lanaren gehiengoa, baina gure kooperatibak martxan dituen beste proiektuetan lagundu eta kolaboratzeko aukera ere izango da. WordPress garapenean esperientzia izatea bereziki kontutan izango dugu. Ikasteko eta irakasteko prest bazaude,…

  • Gutxiagorekin hobe

    Lerro hauek idazteko kontzentrazio minimo bat behar izaten dut. Batzuetan beste batzuetan baino errazago egiten dut, baina etengabeko distrakzioek ez dute laguntzen. Mundu fisikoan, orri zuri baten aurrean jartzen gara, baina ordenagailuan idazterakoan, milaka botoiko editore bat erabili ohi dugu. Zergatik ez sinpleago egin? Ez naiz lehena izan, ez horixe. Gero eta jende gehiagok behar…

  • Interneteko egitasmoen erakusleiho

    Interneten inguruko Europako bilkura garrantzitsuena egin da aste honetan Dublinen. Web Summit izeneko bilkuran, Interneten eta teknologia berrien inguruan lanean diharduten 10.000 bat lagun elkartu dira. Munduko 10.000 burmuin adimentsuenetakoak, bilkuraren leloan irakur zitekeenez. Munduko hainbat egitasmok euren lanak aurkeztu dituzte. Hainbat hitzaldi ere izan dira, bost gune nagusitan banatuta: areto nagusia, marketing digital gunea,…

  • Konpromisoa airera

    Lerro hauek idazten ditudanean bere lan politikoagatik atxilotu nahi dituzten zortzi gazteak jendez inguraturik daude Donostiako Bulebarrean. Aske Gunea deitu dioten gunean, konpromisoaren piramidean eskalatzen ari den mugimendua sortzen ari da. Beste mugimendu batzuek izandako jarraipen komunikatiborik gabe, Interneteko sare sozialek maiz atxikimendurako joeratik haratago joatea posible dela erakusten ari dira bertan. Hedabide nagusien jarraipena…