Azken hilabeteetan ohikoak diren Taosa irratsaioa, Amarauneko partaidetza eta Berriako eta Gaur8ko artikuluez gain hedabideetan oihartzun zabala izan dugu. Lehena, Bilboko EITBko egoitza nagusian egin zen EBE Euskadin “Negozioa, euskara eta Internet” izeneko hitzaldia.
Bigarren, Gasteizko AEKak antolatutako jardunaldien barnean “Internet eta aldaketa” hitzaldiaren harira Hirinet atariak eta baita Zuzeuk ere egindako elkarrizketa bana. Bukatzeko, Radio Euskadiko Boulevard saioan ere, blogen inguruko udako atal berri bati hasiera emateko egindakoa. Esker mila guztioi.