Talaios identitatea

Talaios logo eta identitatea sortzeko prozesua oso interesgarria izan da. Genuen ideia asko aldatu da, baina Abisäl D3siGn-eko Carlosek gure ideiak landu eta emaitza izugarri ona lortu duela uste dugu. Orain arte gauza gutxi ikusi dituzue, baina hemendik aurrera gure marka, logoa eta heraldika ere argitzen joango gara.

talaios prozesua

Harrigarria bada ere, prozesuan paperak ere parte garrantzitsua izan du. Argazki honetan gure markaren paperezko zirriborroa ikus dezakezue, baina argi dago, zirriborroa baino gehiago da. Hala ere, identitateak beste parte bat ere badu, esanahia gordetzen duena, begi hutsekin beharbada asma ezin daitekeena, hori beste egun baterako…