Talaiosen formazio katalogoa

Talaios Kooperatibak, herritarrekin batera teknologia digitalekin lotutako gaiak lantzeko hainbat saio proposamen ditu. Teknologia digitalei buruzko jakintza maila desberdinak dituzten pertsonei zuzendutako eskaintza egiten ditugu, arlo desberdinetara zuzenduak. Helburua, kasu guztietan, gaur egun eskura ditugun gailuak herritarrei modu errazean hurbiltzea eta horietan trebatzea da, euskaraz. Gailu berriekiko beldurrak kentzea eta horien erabilera kritikoa egiteko gakoak eskaintzea da asmoa.

Proposatzen ditugun saio guztiak metodologia aktiboetan oinarritzen dira, eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko asmoz daude diseinatuta. Edukiak modu praktikoan eta adibideen bitartez lantzeko daude prestatuak, helburua, jakintzak ahalik eta erraztasun maila handienez eskaintzea delarik. Partaideen parte-hartzea ere bultzatzen da saioetan, euren esperientziak oinarri bezala hartuz gaiak lantzeko.

Proposamen bakoitzak bere iraupen propioa du. Jarraian aurkezten diren proposamenetan zehazten dira tailer bakoitzari buruzko nondik norakoak.

Formakuntza aukerak:

Euskara eta teknologia

Digitalitatea Administrazioan

Burujabetza digitalera bidean

Herritarren ahalduntzea

Nerabeak

Gure formakuntza eskaintzak zure beharretara egokitu daitezke. Jarri gurekin harremanetan eta elkarrekin diseinatuko dugu behar duzuen formakuntza saioa. Gainera, gure eskaintza etengabe eguneratzen ahalegintzen gara, beti ere teknologia digitalen inguruko ikuspegi kritikoa sustatu asmoz.