Tourra, ikurrinak, eskuoihalak eta ‘roaming’-a

Egilea: Teketen | Lizentzia: cc-by-sa
Egilea: Teketen | Lizentzia: cc-by-sa

Udaberri gabeko urte honetan, udara hasi delako zantzu guztiak daude. Hemen dira Tourra, festak, hondartza… Normalean garai honetan jendea, baita sareari dagokionez ere, motelago dago. Aurten ere horrela izango da, baina momentuz bada bizitza.

Txirrindularitza eta siesta gustatzen zaizkionak erraz lotzen du garai hau Tourrarekin. Bertan, Andy Sleckek idatzitako mezu honek euskaldunengan eragina izan du.

https://twitter.com /andy_schleck/sttus/353900502179786752

Euskaldun edo basque diren kirolari askok egin izan ez duten gauza arrunt batek, antza, jendea harritzeko gaitasuna dauka; ohikoa ez den seinale.

Ohikoa baino gehiago, tradizionala deituko nioke, jada, Iruñeko sanferminetan ikurrina sartzen saiatzeari. Aurtengo ekinaldi berritzaile moduan, alde batetik besterako soka batez ikurrin erraldoi bat jartzea lortu izana.

Ikurrina duten Quechua kanpadendak ere  agertu dira berrikuntza moduan. Jakina da euskaldunok kanpadendei diegun miresmena, laster zeinek daki Pirinioetan edota Iruñeko edozein zelaitan ikusiko ditugun.

Jende askok hondartzara eramaten ditugun eskuoihalak ere. Nire kasuan, gainera, Nexus 4 sakelakoa, Nook Simple Touch, diru eta txartel zorro sintetiko bat eta botilak irekitzekoa duen giltzatakoa eramaten ditut.

Nahiz eta hondartzara joan, gutako askok buruan dugu jada gure oporraldia. Planak egiteko, noski, denok erabiltzen dugu Internet. Halere, oraindik oso ondo konpondu ez duten arazo gehigarri bat dago, joan behar dugun tokian konexioaren beharra.

Konpainiek eskaintza bereziak eta hainbat aukera eskaintzen dizkiguten arren, gehienak garestiak dira. Europan, 2014rako roming-a amaitu nahi dute, baina bitartean, arazo hori konpontzeko, hainbat zerbitzu eta aplikazio sortzen hasi dira, horietako bat Roamerapp.com.

Tresna hori erabiltzeko, aplikazioa instalatu behar dugu. Ondoren, gure deiak zerbitzu horretara desbideratzeko eskatuko diogu sistemari. Gure oporretako tokira iritsita, SIM merkeena erosi eta sartuko diogu gure sakelakoari. Sistema arduratuko da deiak zenbaki berrira bideratzen. Horretaz gain, erosi dugun SIM horrek Internet zerbitzu merke bat atxikitua badu, askoz hobe.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]

Erlazionatutako bidalketak:

[related_posts limit=”4″ image=”100″]