• Harresiak elkartzen

    Erresistentzia betean ari dira Bulebarrean bildutako gazteak lerro hauek idazten ari naizen bitartean. Oihuak, besarkadak, txaloak… Gauean Ertzaintzaren bi atxilotze saiakera gainditu dituzte. Aske Gunean antolatu den herri harresia indartsu ari da lanean. Bertatik bertara egonda bakarrik senti daiteke Bulebarrean bizitzen den indarra eta elkartasuna. Baina bertaratu gabe ere Aske Gunean bizitzen ari direna, hein…

  • Eszisioak ospatu

    Blogak berriro modan omen daude, horixe entzuten da behintzat. Datuekin frogatu beharreko baieztapena bada ere, errealitatea da bizirik iraun dutenak gero eta garrantzi handiagoa izaten ari direla. Blogak garapen indibidualerako tresna moduan duen balioa ukaezina da. Zerbait kontatzerakoan egin beharreko antolaketa eta hausnarketa ariketak automatikoki barnean zerbait aldatzen du. Ariketa hori maiz egitearen ondorioz, pertsonak…

  • Ziklo berria

    [dropcap]I[/dropcap]nternet, beste arlo batzuk bezala, botere esparruak lortzeko leku bilakatzen ari da. Urte askotan askatasun eremu bakarrenetakoa izan denak gero eta zailagoa du kontrol horietatik ihes egitea. Hala ere, besteekin konparatuz, hasieratik posible egiten zuten protokoloak, hau da arauez osatutako gunea izaki, askatasuna ezagutzeko aukera eman digu, eta horri kontra egitea zaila izango da. Kontrolatzeko…

  • cuRRentS

    Informazioa eskuratzeko ohiturak aldatzen ari dira. Jaso nahi dugun informazioa modu askotara jaso dezakegu; webguneetatik, blogetatik, RSS irakurgailuetatik, sare sozialetatik… Gure ohituren arabera informazioa modu batera edo bestera kontsumitzen dugu. Baina informazioa jasotzeko aukeratzen dugun tresnak jasoko dugun informazioa baldintzatzen du. Gaur egun ezagutzen ditugun sare sozialak iritsi baino lehen blogak informazio iturri garrantzitsuak ziren.…