• Amigurumien bidetik

    Amigurumiak japoniar jatorria duten panpinak egiteko kakorratz-lanak dira. Adibide konplexuagoak erabili beharrean, panpina hauekin azalduko dut gertatzear dagoen aldaketa garrantzitsu bat. Panpina hauek egiteko teknika apur bat ikasi behar da, beste gauza askotan bezala. Hori ikasi ostean, nahikoa da leku askotan eros daitezkeen tresna sinple batzuekin panpinak egiten hasteko. Hutsetik panpina bat egiten hasi? Bai,…

  • Txiki izatearen aukera

    Topatu.info irakurtzen ari nintzela garagardo autoekoizpenari buruzko artikulu batekin egin dut topo. Aspaldikoa da garagardo autoekoizpenaren kontua, baina orain gero eta gehiago dira era amateur, semi-profesional edo profesionalean honetara dedikatzen direnak. Kasualitatez edo, Lupulu.com ere martxan jarri da azken aste hauetan. Oraingoz, etxean garagardoa egiteko materiala eta lehengaiak saltzen dituzte. Errezetak ere, software librean bezala,…

  • Ziklo berria

    [dropcap]I[/dropcap]nternet, beste arlo batzuk bezala, botere esparruak lortzeko leku bilakatzen ari da. Urte askotan askatasun eremu bakarrenetakoa izan denak gero eta zailagoa du kontrol horietatik ihes egitea. Hala ere, besteekin konparatuz, hasieratik posible egiten zuten protokoloak, hau da arauez osatutako gunea izaki, askatasuna ezagutzeko aukera eman digu, eta horri kontra egitea zaila izango da. Kontrolatzeko…

  • Bizitza jokoan

    Joko bihur daiteke edozer? Edozer beharbada ez, baina jokoen bidez sortzen den atxikimendua izugarria dela argi dago, eta horrek asko balio du. Hainbeste da horren balioa, ezen munduko enpresa eta erakunde asko gamification deiturikoari garrantzi handia ematen hasi dira. Gamification terminoa jokoen teoriak eta mekanikak jokoetatik kanpoko arloetara aplikatzean datza. Estrategia argia da, jokoek dituzten…