• WORLDLEH: Geografia eta Wordle uztartzen dituen jokoa euskaratu dugu

    Astelehenean Twitterreko @Etxenike_ erabiltzaileak txio batean aipatu gintuen. Bertan, @teuteuf erabiltzaileak Wordle eta munduko estatuekin jokoa garatu zuela jakin genuen. Proiektua Euskarara itzultzeaz gain Euskal Herriko herriak sartu genituen. Hemen joka daiteke: worldleh.talaios.coop Wordleren antzeko mekanika du, baina silueta bat erakutsiko du jokoak. Zein herriren itzala den asmatu beharko dugu eta beraz, hitza asmatu beharrean […]

  • Zer ospatu, hori izan

    2017an plazaratu genuen aurrenekoz gure egutegi propioa, Talaios kooperatibako langileon irizpideen arabera proposatu eta onartua: Aurten ere egutegia egiterako garaian argi genuen jai batzuk ordezkatu nahi genituela, baina, aldi berean, ezin genuela egin bizi garen jendartetik guztiz deskonektaturik dagoen egutegi bat. Egutegiak gure jardun kolektiboari zentzua emateko balio behar du, baina langileon egunerokoa eta ingurukoena […]

  • Elkarlanean garatuko dugu Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna

    Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai izango den bozgorailu adimendun bat garatuko dugu Elhuyarrek, Skurak eta Talaiosek. Horretarako, Mycroft AI software libreko gailua egokituko dugu, Elhuyarren bi sistema hobetuz eta integratuz: hizketaren ezagutza eta sintesia, biak ala biak adimen artifizialean eta Deep Learning deritzon teknologian oinarrituta garatuak. Euskara eremu digitalean sendo egon dadin, beharrezkoak dira […]

  • 8 urte Talaios sortu genuela

    8 urte Talaios (aka TAOS*) #kooperatiba sortu genuela gure lana eta beharrak kolektiboan lantzeko, beste proiektuen #bidelagun izateko.Bizitzak eta lurraldeak bizigarri egiteko asmoz, lorpen garrantzitsuena, bidean sortutako harreman #sarea da.Mila esker denoi! #ESE Jarraitu gaitzazu: Mastodon.eus Twitter facebook Telegram Kanala Instagram

  • Nextcloud Hub 20

    Asteburu honetan #Nextcloudconf2020 konferentzia egin da. Hau, urtero egiten den Nextcloud komunitatearen bilkura da. Aurten Online egin dute konferentzia eta streaming bidez jarraitzeko aukera izan dugu. Hainbat izan dira bertan entzun ahal izan ditugun hitzaldiak: Segurtasunari buruzkoa, garatzaileok nextcloudentzat pluginak nola garatu, talk plugina berritu dutela ere azaldu zuten eta orain beste zerbitzu batzuk ere […]

  • Elkarbanatzeak Nextclouden

    Aurrekoan aipatu bezala, Nextcloud hodei propio bat izateko aukera eskaintzen duen softwarea da hau. Zure fitxategietara edozein tokitatik sartu, elkarbanatu eta kontrolatzeko balio du. Fitxategiekin lan egiteko eta horiek elkarbanatzeko software hau gomendatzen dugu guk. Honela, drive, dropbox eta honelako software itxiak albo batera utzi ditzakegu. Nextcloudetan fitxategiak eta karpetak elkarbanatzeko hainbat aukera ditugu: Lotura […]

  • Pasahitzak nola gorde?

    Gaur bertan Azkue Fundazioaren egunkarian ikusi dezakegun bezala, pertsonen %52 ez da bere kontuetarako pasahitz fidagarriak aukeratzeaz arduratzen. Erabiltzaileen erdiak gutxienez ez dio garrantzirik emango pasahitz segurua aukeratzeari. Askok eta askok pasahitz bera berrerabiliko dugu toki bat baino gehiagotan. Ez da batere gomendagarria webgune batean izena ematerakoan emaila irakurtzeko duzun pasahitz bera jartzea. Izan ere, […]

  • Ubuntu 20.04 hemen dugu

    Gaur, 2020ko apirilak 23, Ubuntu 20.04 LTS bertsioa kaleratu dute. Bertsio honen izena “Focal Fossa” da. Madagaskar filma ikusi dutenek ezagutuko dute “Fossa” animalia. Focal adjetiboa ere egokia da, izan ere, LTS bertsioa denez, bost urteko mantenua izango du bertsioak. Beraz, luzerako edukiko dugu fokuan. https://releases.ubuntu.com/20.04/ Guk 20.04 Beta bertsioa probatu dugu eta hauek dira […]

  • Nextcloud Moodle WordPress hirukoa

    Digitalizazio prozesu azkartu honetan, ehunka dira era batera edo bestera beren lana eta bizitza digitalizatu behar izan dituztenak. Gure egunerokoan, Talaiosetik horixe da egiten duguna gure bezeroekin aholkularitza, formazioa eta garapena era integralean lantzen saiatzen garenean. Horregatik proiektu askorentzat baliagarri izan daitezkeen eta gure ogibide diren zenbait tresna libre aipatu nahi dizkizuegu, baliagarri izan daitezkeelakoan.

  • TALAIOS KOOPERATIBAn osasun-krisiari aurre egiteko prest gaude

    Bizitza, zaintza eta osasuna erdigunean jarrita, eta lan-taldean kolektiboki horrela erabakita, gure lana eta ekimenak egokituko ditugu SARS-Cov-2 birusaren zabalpenari aurre egiteko. TALAIOS KOOPERATIBAko langileok etxetik egingo dugu lan Covid-19ren osasun-krisiak irauten duen bitartean, eta horretarako datozen asteetan gure eguneroko jarduna moldatuko dugu. Asmo horrekin, lehenagotik ere etxetik lan egiteko dauzkagun tresnak eta lan-ohiturak zabalduko […]