Summum, Crowdfunding burujabe bat Coop57 fundazioarentzat
Coop57 fundazioarentzat neurrira egindako mezenasgo eta crowdfunding plataforma bat da Summum. Finantza zerbitzu etiko eta solidarioak eskaintzen dituen kooperatiba da Coop57, eta ekonomiaren eta gizartearen eraldaketa du xede nagusi.
PHP Laravel frameworkean oinarrituta garatu dugu, eta bezeroaren CRMarekin guztiz integratua dago. Horri esker, datuen eta komunitatearen kontrola eta burujabetza bermatu ditugu. Horrekin batera, komunitate bat ere eraiki dugu tresnaren inguruan, eta, hain justu ere, horren adierazle dira izan dituen emaitza esanguratsuak:
- 14 kanpaina jarri dira martxan arrakastaz.
- 5.000 dohaintza baino gehiago jaso dira.
- 677.000 € baino gehiago bildu dira ekimen eta proiektu sozial ugari bultzatzeko.
Kanpainen artean daude, besteak beste:

Summumek erakundeek beren komunitatearekin harreman zuzena eta gardena izatea ahalbidetzen du, kanpainen kudeaketa erraztuz eta emaitzak maximizatuz.
Zer eskaini diegu:
- Neurrira egindako garapena
- CRM integrazioa eta automatizazioak
- Mantenua eta euskarri teknikoa
- Aholkularitza estrategikoa