Kazetaritza 20**

"Sani, Macedonian fashion journalist wearing Eftimov’s outfit. Photo Ivan Blazev, 3" by Machemache (talk)Ivan Blazev - self-made. Licensed under CC BY-SA 3.0 via Wikipedia - http://en.wikipedia.org/wiki/File:Sani,_Macedonian_fashion_journalist_wearing_Eftimov%E2%80%99s_outfit._Photo_Ivan_Blazev,_3.jpg#mediaviewer/File:Sani,_Macedonian_fashion_journalist_wearing_Eftimov%E2%80%99s_outfit._Photo_Ivan_Blazev,_3.jpg
“Sani, Macedonian fashion journalist wearing Eftimov’s outfit. Photo Ivan Blazev, 3” by Machemache (talk)Ivan Blazev – self-made. Licensed under CC BY-SA 3.0 via Wikipedia – http://en.wikipedia.org/wiki/File:Sani,_Macedonian_fashion_journalist_wearing_Eftimov%E2%80%99s_outfit._Photo_Ivan_Blazev,_3.jpg#mediaviewer/File:Sani,_Macedonian_fashion_journalist_wearing_Eftimov%E2%80%99s_outfit._Photo_Ivan_Blazev,_3.jpg

BBCk kazetaritzaren etorkizuna aztertu berri du. Kazetaritzaren etorkizuna aztertzean, teknologia, telebista, kazetaritza orokorrean eta abar aztertu ditu, eta ondorio batzuk ere argitaratu ditu.

Teknologiari dagokionez, litekeena da 2020. urterako pertsona bakoitzeko hamar gailu izatea, horiek merkeagoak izango baitira. Gailu gehienak mugikorrak izango dira; berez jada horrela da gazteenen artean. Horiek sortuko duten datu kopuruaren ondorioz, datu analisiak eta datu pribatutasunak garrantzitsuak izaten jarraituko dute; arlo horietan analisi eta zifratze tresnek ere garrantzia izango dute.

Telebistan, berriz, 2020. urterako telebista parte hartzailea izango dela aurreikusten du txostenak, eta 2030. urterako denok Internet bidez jasoko dugula. Telebista, pantaila askotako fenomenoa izango da, beraz. Enpresek, orain Amazonek egin bezala, telesailak sortu eta babestuko dituzte. Beraz, telebista ez da galduko, Interneteko websail eta narratiba berriekin fusionatuko da, parte hartzaileagoa izateko.

Kazetaritzari dagokionez, aldiz, luze eta motz, sakon eta xalo artean gelditzen denak arazoak izango ditu. Bi erpinetako kazetaritza izango da nagusi, formatu handi eta sakona, alde batetik, eta motza eta testuinguru zehatzei lotutakoa, bestetik. Batzuetan, mezu motzak, eduki laburrak, pantaila txikientzako edukiak, mugikor aplikazioak landu behar badira, beste batzuetan bideoa, audio edo analisi sakonak.

Kazetaria ez da berriz berriemaile bakarra izango, eta albistea gertatzen den lekuan dagoenarekin lehiatu beharko du. Bestela ere, albistea gertatzen den lekuan, informatzen ari direnekin ere elkarrekintza bilatu beharko du. Kazetariak dakiena eta ez dakiena oso argi adierazi beharko du, eta hobe horrela jokatzen badu, zilegitasuna izan nahi badu.

Datuen analisia eta horiei hainbat formatutan zukua ateratzen jakiteak erabateko garrantzia izango du. Gakoak ematen jakitea, aukeraketa ona egitea, eta ondo adierazten jakitea are garrantzitsuagoa izango da.

Hala ere, orokorrean bitartekaritzarik gabeko komunikazioa izango da joera nagusia erakundeetan, taldeetan eta norbanakoetan. Kazetaritzak horrekin ere lehiatu beharko du; edo, lehiatu baino gehiago, osagarritasuna bilatu.

[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]