Nodo50 zerbitzu telematikoan zeuden zenbait webgunek ziber eraso bat jasan duten azken 11 egunetan. Erasoak urriaren 12an hasi ziren. Helburua, sare horretako zenbait webgune, horien artean: Kaos en la Red, Diagonal, Infolibre, La directa eta Periodismo Humano.
Alde teknikotik erasoa DDOS Distributed Denial of Service motakoa da. Erasoa hainbat puntutatik burutzen da, sistemak informazio paketeak prozesatzeko duen gaitasuna gainezkatuz, informazio pakete txiki, baina kantitate handiak bidaliz. Kasu honetan, UDP eta buruko faltsua zuten SYN paketeekin saiatu dira, baita UDP eta ICMP trafiko akastuna baliatuz. Emaitza: Nodo50n zeuden webgune askoren funtzionamendu kaxkarra edota zerbitzuetara sartzeko aukera eza.
Nodo50n erasoari jarraipena egin diote, eta erasoaren marka nolabait bereizi dute. Alegia, eraso horren sortzailea zein den ez dakigu, baina bai berdina zela. Horretarako bost kontinentetan zerbitzariak zituen sare bat baliatu dute, botnet delako bat. Sare mota horiek normalean alokatu egiten dira, era horretako erasoak egiteko edo beste ekintza maltzurrak (askotan) egiteko.
Erasoaren motibazioa argia da. Erasoak kontrainformazio gune horien jarduna oztopatu nahi izan du. Beste batzuetan legez egiten dena, beste bide batzuetatik lortu nahian edo, oraingoan eraso mota honekin saiatu dira.
Aukeratutako eguna eta ordua ere esanguratsuak dira, urriaren 12ko 00:00ak. Kuriositate hutsa izan liteke, baina Espainian egun horretan Hispanitate Eguna, aurretik Arrazaren Eguna deitutakoa ospatzen da. Ez dirudi beraz, egunaren aukeraketa ere edozein izan denik.
Erabilitako baliabideengatik, finantzabideren bat ere izan behar dute erasoa egin dutenek. Antolaketa aldetik ez da beste munduko ezer behar; jakintza minimo batzuekin egin daiteke. Edozein kasutan antolatutako ziber gerrila ekintza bat izan da.
Beste aldean, Nodo50ekoek erasoa arindu dute. Bere teknikariek hartutako neurriei esker erasoari buruzko informazioa bildu eta zerbitzuaren egoera mantentzea lortu dute, zorionez. Horrez gain, jendearen sostengu handia jaso dute; dudarik gabe, indartuta aterako dira honen ondoren.
[box type=”info”]Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.[/box]
Erlazionatutako bidalketak:
[related_posts limit=”4″ image=”100″]