BASAJAUN

Basajaun, elikadura burujabetza.

Basajaun irabazi asmorik gabeko elkartea da eta elikagaien industrializazioari aurre egingo dieten egitura komunitarioak osatzeko sortu da. Horretarako, sukalde komunitarioak sortzea eta bultzatzea, auzoetako elikaduraren inguruko egituraketa autonomoa eta komunitarioa kudeatzea eta sukaldeen konfederazio batera iristea du helburu.

Helburu guzti horiek aurrera eramateko software bat sortu dugu. PHP Laravel frameworkean oinarritutako tresna bat, janari eskari komunitarioak kudeatzeko. Tresna horren bitartez, jana eskatu, puntu jakin batean jaso eta ontzien berrerabilgarritasuna kudeatu dezakete bazkideek. Bakoitzaren beharretara egokituta dagoen euskarri bat da, erabiltzaileen kontsumo joera eta alergiak kontuan hartzen dituena.

Bestalde, elkarteko kideek eskari horien kudeaketa egiteko azpiegitura dute, eta, hala, izan ditzaketen behar guztiak asetzen dituzte:

  • Eskarien araberako erosketa zerrenda automatikoak
  • Tupper eta ontzi berrerabilgarrien kudeaketa eta identifikazioak
  • Kudeaketa ekonomikoa
  • Banaketarako jarraipen pantailak

Tresna honen bitartez, Basajaun elkarteak kudeatzen dituen nodoak antolatzen dira: Herrerako Sukalde, Galtzagorri…

Teknologia libreen bitartez, lehengaien ekoizleak, sukalde komunitarioak eta sukaldari zein kontsumitzaile-bazkide komunitateak elkartzen dira, elikadura burujabetzeren markoan.