Ubuntu 20.04 hemen dugu

Gaur, 2020ko apirilak 23, Ubuntu 20.04 LTS bertsioa kaleratu dute. Bertsio honen izena “Focal Fossa” da. Madagaskar filma ikusi dutenek ezagutuko dute “Fossa” animalia. Focal adjetiboa ere egokia da, izan ere, LTS bertsioa denez, bost urteko mantenua izango du bertsioak. Beraz, luzerako edukiko dugu fokuan.

https://releases.ubuntu.com/20.04/

Guk 20.04 Beta bertsioa probatu dugu eta hauek dira ikusi ditugun berrikuntza nagusienak:

  • Linux Kernel berria: 5.4
  • Hasierako abioan itxuraldaketa eta logoa agertzea
  • Hasiera abioan abiadura azkartzea
  • Itxura ilun berria
  • GNOME 3.36 berria
  • Errendimendu hobekuntzak orokorrak
  • Login eta blokeatze pantailen itxura berritua
  • Zakarrontzia eta aldi baterako fitxategiak automatikoki ezabatzeko aukera erraztuta.
  • Ez dakar Amazonen web-aplikazioa instalatuta defektuz
  • Snap-ean oinarritutako Ubuntu Software aplikazioa
  • GNOME Shell errendimenduan hobekuntzak
  • Eskalatze frakzionala azkartzeko botoia.

Nola instalatu:

Ubuntu 19.04 baduzu eguneratzeko aukera automatikoki azalduko zaizu.

Bestela, Terminaletik egin dezakezu honako komandoa idatziaz:

$ sudo do-release-upgrade -c -d

Irudia: wikimedia