Pasahitzak nola gorde?

Gaur bertan Azkue Fundazioaren egunkarian ikusi dezakegun bezala, pertsonen %52 ez da bere kontuetarako pasahitz fidagarriak aukeratzeaz arduratzen.

Erabiltzaileen erdiak gutxienez ez dio garrantzirik emango pasahitz segurua aukeratzeari. Askok eta askok pasahitz bera berrerabiliko dugu toki bat baino gehiagotan.

Ez da batere gomendagarria webgune batean izena ematerakoan emaila irakurtzeko duzun pasahitz bera jartzea. Izan ere, webgune horrek arazoren bat izango balu eta zure pasahitza beste erabiltzaile batzuen eskuetan geratuko balitz, zure emailera sartzeko aukera ere izango lukete.

Horregatik eskatzen da zenbait guneetan pasahitza periodikoki aldatzeko. Horrek, ordea beste arazo bat dakar, pasahitz tenporal hauek guztiak memorian gordetzea zaila da. Ondorioz, askok pasahitza paperean idazten bukatu dugu.

Paperean edo post-it-etan pasahitzak idazten ez bukatzeko tresnetako bat pasahitz maneiatzailea da.

Pasahitz maneiatzaileak

Keepass kode irekiko pasahitz maneiatzailea da. Programa honetan pasahitzak gorde ditzakegu eta taldeka antolatu. Programa honek hainbat bertsio edo aldaera ditu: Keepass, KeepassX, KeepassXC,

KeepassX-ren itxura ubuntun

Pasahitzak fitxategi batean jasotzen ditu zifratuta. Fitxategi hori desblokeatzeko pasahitz orokor bat ezarri beharko diogu. Horixe da fitxategia zifratzeko modurik sinpleena.

Fitxategia desblokeatzeko beste aukera bat ere badu, fitxategi batekin. Hau da, giltza fitxategia bilatu eta pasa egin beharko diogu pasahitzen fitxategia desblokeatzeko.

Honen funtzionalitatea hau izan daiteke: pasahitzen fitxategia nextcloudean eduki dezakegu eta giltza fitxategia gure ordenagailuan. Beraz, gure ordenagailutik bakarrik desblokeatu ahal izango dugu fitxategia. Beti ere, kontuan izan behar dugu giltza fitxategiaren kopia egiten badigute edonork desblokeatu dezakeela.

Beraz, seguruena pasahitza eta giltza fitxategia konbinatuz erabiltzea da.

Fitxategira sartzean itxura hau edukiko du; ezkerrean taldeak eta erdialdean pasahitzak zerrendatuta.

Pasahitzak Nextclouden

Nextcloud instantzia bat instalatuta badugu ordea, Keepass gure ordenagailuan instalatu gabe erabili dezakegu.

Hainbat dira nextcloudek eskaintzen dituen aplikazioak: Keeweb, Passman, Passwords

Beraz, post-it-ekin hasi aurretik:

$ sudo apt-get install keepassx